Zuzendaritza Nagusia

Titularra :Borja Belandia Fradejas


Agintaldia: 2012/12/27 - 2016/12/15
Inprimatu

EGINKIZUNAK

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendaria goi karguduna da, sailburuordearen mailakoa, eta honako eginkizun hauek izango ditu:

  1. Erakundearen aurrekontuaren aurreproiektua landu eta Administrazio Kontseiluari proposamena egitea.
  2. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua zuzentzea eta Administrazio Kontseiluaren erabakiak betearaztea.
  3. Kontseiluari proposatzea erakundearen eginkizunak aurrera eramateko beharrezko jotzen diren hitzarmenak, eta erakunde publiko edo pribatuekin osatutako edo partekatutako kudeaketa-formulak ezartzea.
  4. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari berari dagozkion gaiei buruzko kontratuak izenpetzea, eta herri-administrazioen kontratuei buruzko legeriak kontratazio-organoei esleitzen dizkien eskumen eta ahalmenak baliatzea.
  5. Erakunde autonomoaren helburuak betetzea aldera, haren zerbitzuak zuzendu eta gainbegiratzea, eta langileen zuzendaritzan jardutea.
  6. Erakundearen gastuak onartzea eta ordainketak agintzea. Horretarako, Administrazio Kontseiluari jakinarazi behar zaizkio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua atxikita dagoen Saileko sailburuak edo Jaurlaritzaren Kontseiluak baimendutako gastuak. Administrazio Kontseiluak baimenduko ditu 1.000.000 eurotik gorako kontratuak.
  7. Erakundearen ekintzen urteko memoria egitea, baita Administrazio Kontseiluak agindu dakiokeen beste edozein txosten ere.
  8. Diru-sarrerak bermatzeko errenta (edozein modalitatetan) eta etxebizitzako prestazio osagarria onartzeari, ukatzeari, berrikusteari, aldatzeari, eteteari eta azkentzeari buruzko prozedurak ebaztea.
  9. Inklusio aktiborako hitzarmenak izenpetzea.
  10. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak bere helburuak betetzeko atxikita dituen programak eta jardunak zuzentzea, horretarako beharrezkoak diren erabaki eta egintza guztiak hartuz, eta deialdien ebazpena eginez hori eskatzen duten programetan, Administrazio Kontseiluak emandako gidalerroak kontuan izanik.
  11. Jurisdikzio-bide zibilaren eta lanekoaren aldez aurreko erreklamazioak ebaztea.
  12. Zehatzeko ahala erabiltzea, enpleguari eta langabeziari, eta diru-sarreren bermeari eta gizarteratzeari lotutako gaietan, betiere, legeria espezifikoan ezarritako moduan.
  13. Enpleguaren arloan eskumena duen Sailari, bai eta Administrazio Kontseiluari ere, euren egitekoak betetzeko behar duten informazio guztia ematea.
  14. Administrazio Kontseiluak eskuordetzen dizkion ahalmenak erabiltzea eta erabakiak betearaztea.
  15. Administrazio Kontseiluari aurkeztea kudeaketa-plana eta jardueren urteko memoria. Era berean, Administrazio Kontseiluari aurrekontu-garapenaren egoeraren berri emango dio, eta onartutako aurrekontuko kontzeptuak edo partidak aldatzeko baimena eskatuko dio.
  16. Administrazio Kontseiluari proposatzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eskumenekoak diren laguntzen eta diru-laguntzen deialdiak arautzeko proiektuak, eta Kontseiluak onartzen dituenak argitaratzea.