Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Zuzendaritza

Titularra :Juan Ibarreche Careche


Agintaldia: 2013/01/11 - 2016/12/15
Inprimatu

EGINKIZUNAK
  1. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Zuzendaritzari dagokio, erakunde  autonomoak ondoren adierazten diren gaietan kudeatu behar dituen programen espedienteak izapidetu eta prozesuak kudeatu, planifikatu, diseinatu eta horiei euskarria ematea:
    1. Enplegurako prestakuntza (eskaintza).
    2. Enplegurako prestakuntza (eskaria).
    3. Prestakuntzaren babesa, laguntza eta ekintza osagarriak.
    4. EAEn enplegurako prestakuntzaren alorrean beren jarduera garatzen duten gainerako organismoekin koordinatzea eta lankidetzan jardutea, eta bereziki Hobetuz-Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioarekin.
    5. Enplegu- eta prestakuntza-jardun mistoak.
  2.  Era berean, honako eginkizun hauek betetzea dagokio Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Zuzendaritzari:
    1. Prestakuntza-zentroen inskripzio, homologazio eta ebaluaziorako beharrezkoak diren jarduerak garatzea.
    2. Profesionaltasun-ziurtagiriak luzatu eta erregistratzeko beharrezkoak diren jarduerak burutzea, hezkuntza-administrazioak lanbide-errekerimenduen eta lanbide-gaitasunen ziurtapenaren arloan garatutako ekimenekin behar bezala koordinatuko direla ziurtatuz.
    3. Diru-sarrerak bermatzeko errenta (edozein modalitatetan) eta etxebizitzako prestazio osagarria onartzeari, ukatzeari, berrikusteari, aldatzeari, eteteari eta azkentzeari buruzko espedienteak bideratzea.
    4. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren (edozein modalitatetan) eta etxebizitzako prestazio osagarriaren titular eta onuradun direnei etengabeko segimendua egitea eta horien kontrol bat egitea.
    5. Diru-sarreren berme eta gizarteratzearen arloko zehapen-espedienteei hasiera eman eta horiek bideratzea.
    6. Zuzendaritza Nagusiak esleitzen dizkion antzeko eginkizun guztiak gauzatzea.