Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza

Titularra: Marta Etxebarria Ubis


Agintaldia: 2017/03/10 - 2021/03/10
Inprimatu

EGINKIZUNAK
  1. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lanbidea Aktibatzeko Zuzendaritzari dagokio, erakunde autonomoak ondoren adierazten diren gaietan kudeatu behar dituen programen espedienteak izapidetu eta prozesuak kudeatu, planifikatu, diseinatu eta horiei euskarria ematea:
    1. Enplegu-sustapena
    2. Laneratzea
    3. Lan-merkatuko bitartekaritza (Eures Sareari lotutako jarduerak eta enplegu-agentzien administrazio-kontrola barne)
    4. Orientazioa
    5. Enpresei zerbitzua ematea
    6. Ekintzailetza
  2. Era berean, honako eginkizun hauek betetzea dagokio Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritzari:
    1. EAEn laneratzea aktibatzearen arloan beren jarduera garatzen duten gainerako organismoekin koordinatzea eta lankidetzan jardutea.
    2. Gizarteratze-enpresen erregistroa zuzentzea eta kudeatzea.
    3. Gizarteratze aktiborako hitzarmenaren proposamena egitea, hitzarmena sinatu aurretik haren edukia negoziatzea, bertan jasotako ekintzak koordinatzea eta bere aplikazioaren jarraipena egitea.
    4. Enpleguaren arloko betebeharrak, zehazki, jarraian adierazten diren kontzeptuen ondorioz sortutakoak, betetzen direla egiaztatzea: langabezia-prestazio eta -subsidioa, diru-sarrerak bermatzeko errenta edo beste edozein prestazio, subsidio edo laguntza.
    5. Zuzendaritza Nagusiak esleitzen dizkion antzeko eginkizun guztiak garatzea.