Hobariei buruzko ohiko galderak

Diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten pertsonak gizartetik baztertutako pertsonen kolektiboan daude, eta enpresak hobari bat jaso dezake pertsona horiek kontratatzeagatik (43/2006 Legea).

Egokiena da bitarteko kontratua egitea lehenengo egoeragatik (arriskua) Lanbiden inskribatuta dagoen langaberen bati. Gero beste kontratu bat egin behar zaio, amatasunagatik. Kontratatuko den pertsona horrek ez du berriro izena eman behar enplegu-bulegoan.

Ez. Geldiarazten diren hobariak ez dira itzultzen, baina enpresari ezingo zaio hobaririk aplikatu, urtebetez, ezaugarri bereko kontratu batengatik, 43/2006 Legeak 6.2 artikuluan adierazitakoari jarraituz.

Bai, hobariak aplikatu ahal izango zaizkie, besteren konturako kontratuei aplikatzen zaizkien baldintza berdinetan.

Ez, salbu eta langabezia-prestazioa urtebetez edo denbora gehiagoz kobratzen ari den pertsonaren bat kontratatzen badu. Azken kasu horretan, BAI, hobaria aplikatu ahal izango da.

Bai, baina hobaria aplikatuko bada, hasierako kontratua edo haren luzapenak amaitzen diren unean egin behar da eraldaketa. Hobaria 700 eurokoa izango litzateke urtean, eta hiru urtez jasotzekoa.

Bai, lehen edo bigarren mailako familiartekoa kontratatuz gero, % 100eko hobaria izango du 12 hilabetez. Enplegatzaileak enplegu-mailari eutsi beharko dio hobaria jasotzeko eskubidea ematen dioten kontratuak egin eta hurrengo sei hilabeteetan.