Urteko komunikazioari buruzko ohiko galderak

LANBIDEk, jakinarazten zaizkion datu pertsonalen segurtasunari eta konfidentzialtasunari eusteko, urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuaren II. eranskinean jasotzen diren segurtasun-neurriak ezarriko ditu (dekretu horren bidez, Administrazio Elektronikoaren esparruko Segurtasunerako Eskema Nazionala arautzen da).

Era berean, LANBIDEk soil-soilik egokiak, beharrezkoak eta nahikoak diren datuak bilduko ditu dagozkion xedeak betetzeko, betiere LANBIDEri legez eman zaizkion eskumenez baliatuta.

Bat eginez Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrarekin (2016/679 EB Erregelamendua) eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko 3/2018 Lege Organikoarekin, jakinarazten dizugu zuk emandako datu pertsonalak “Lan-kontratazioaren kudeaketa eta lan-merkatuaren prospekzioa” izeneko tratamendu-jardueraren barruan sartuko direla eta LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzua dela tratamendu horren arduraduna. Tratamenduaren helburua da, hain zuzen ere, erreserba-kuota bete dela egiaztatzea.

Bildutako datuak beharrezkoak dira Lanbideri eman zaizkion botere publikoak gauzatzeko eta legezko betebeharrak betetzeko. Honako lege hauek legitimatzen dute datuen tratamendua: 3/2011 Legea, urriaren 13koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari buruzkoa; 3/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, Enpleguaren Legearen Testu Bategina onartzen duena; 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 29koa, desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina onartzen duena. Halaber, jakinarazten zaizu zure datuak arlo honetan eskumena duten administrazio publikoei emango zaizkiela, aurrez aipatutako lege horiek ezartzen dizkiguten betebeharrak betetzeko.

Gainera, erakunde eskatzaileak, jakinarazpen-agiria sinatuz, bermatzen du bertan biltzen diren datu pertsonalen titularrek aldez aurretik jaso dutela Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. artikuluaren edukiari buruzko informazioa. Datuen titularrek datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko, datuen aurka egiteko eta datuen tratamendua mugatzeko eskubideak erabili ahal izango dituzte, LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuari idatzizko jakinarazpen bat bidalita (Jose Atxotegi kalea 1, 01009, Vitoria-Gasteiz).

Gure webguneko pribatutasun-politikaren atalean kontsulta dezakezu datu-babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza.

Dokumentazioa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak-eko Zerbitzu Zentraletan aurkeztu beharko da, Enpresei Zerbitzuak sailean (Jose Atxotegi 1, 01009 Vitoria-Gasteiz) edo Lanbideko Enpleguko Lurralde Bulegoetan. Era berean bidali ahalko da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikulua eta bigarren Xedapen Iragankorrean ezarritako edozein baliabideren bitartez.

Maiatzaren 11ko 1451/1983 Errege Dekretuak bere 5. artikuluan ezartzen du urte natural bakoitzeko lehen hiruhilekoaren barruan enpresa orok Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari jakinarazi beharko dio, langileen ordezkariak jakinaren gainean egonda, desgaitasunen batekin kontratatutako langileen zerrenda, enpresako langileen urteko batezbestekoaren arabera. Komunikazio hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari egingo zaio, bai enpresak bere egoitza soziala EAEn izan, bai enpresak enplegu-zentroa(k) Erkidego honetan edukita ere.

Maiatzaren 11ko 1451/1983 Errege Dekretuak zehazten duelako desgaitasunen bat duten langileen aldeko %2-ko erreserba-kuotaren betetzearen komunikazioa langileen ordezkarien ezagutzapean izango dela. Desgaitasunen bat duten langileen aldeko %2-ko erreserba-kuotaren betetzearen komunikazioa enpresako ordezkariak eta langileen ordezkariak sinatuta egingo da, eta sinadura identifikatuta, izen eta abizenekin.

Maiatzaren 11ko 1451/1983 Errege Dekretuaren 5. artikuluak behartzen ditu 50 langile finko baino gehiago dituzten enpresak; baina ezin daiteke mugatu betebehar hori soilik 50 langile finko baino gehiago dituzten enpresetara, baizik eta apirilaren 8ko 364/2005 Errege-Dekretuaren Lehen Xedapen Gehigarrian doitutako baldintzen arabera 50 langile baino gehiago dituzten enpresetara.

  • 50 langile edo gehiago enplegatzen dituzten enpresa publiko edo pribatuak.
    • Enpresa pribatuak, bere forma juridikoa edozein izanda ere.
    • Enpresa publikoak, aplikagarria den kontratazio-erregimena laborala arrunta denean.
      • Estatuko Administrazio Orokorraren eremuan, enpresa-entitate publikoak.
      • Eremu autonomiko eta lokalean, enpresa publikoak non botere publikoek eragin nagusia daukaten, zuzenki edo zeharka, jabetza, parte-hartze finantzarioa edo zuzentzen duten arauetan.

Bai, enpresa arrunta baten moduan behartuta daude. Langileria zehazteko, ABLE-aren langile guztiak zenbatuko dira, bai egiturazko langileak izan edo baita enpresa arrunten eskura jartzeko kontratatuak izan diren langileak ere.

Enpresa-talde garden eta Merkataritza-Kodeko 42.1 artikuluan aurrez ikusitako baldintzetan jasota dagoenean, betebeharrak zehaztu beharko dira bereizitako eran kontuan hartuta, integratzen duten enpresa bakoitzean.

  • Besteren konturako lan-harremana duten langileak barneratzen dira.
  • Zenbaketa enpresaren langile guztiekiko burutuko da, enpresaren enplegu-zentro kopurua eta langileriaren kontratazio modua edozein izanda ere, nahiz eta lanaldi osoa edo partziala izan.
  • Zenbaketa horretan barneratuta daude momentu bakoitzean enpresa publiko edo pribatuetan zerbitzuak prestatzen dauden desgaitasunen bat duten langileak, aldi baterako laneko enpresekin itundutako eskura jartzeko kontratuak betez.
  • Zenbaketatik kanpo geratzen dira lan elkartuko kooperatibetako langileak, bekadunak, Tradeak (mendekotasun ekonomikoa duten langile autonomoak, beraien kargu langilerik ez dutenak) edo beste bereizitako edozein harreman juridiko.
  • %33 edo gehiagoko desgaitasuna onartu zaien pertsonak.
  • Gizarte-Segurantzako pentsiodunak, desgaitasun orokorreko pentsio bat onartuta dutenak, ezintasun iraunkor oso, erabateko edo handiagatik.
  • Zerbitzurako ezintasun iraunkorragatik edo gauza ez izateagatik erretiro-pentsioa aitortuta duten klase pasiboetako pentsiodunak.
  • Pertsona horrek kontratu hobariduna formalizatu baldin badu desgaitasuna duten pertsonen kolektiboaren barruan egoteagatik, enpresa egoera horren jakitun bada, egoera hori akreditatu badaiteke eta sindikatuetako ordezkariak jakinaren gainean badaude: kasu horretan, enpresak erreserba-kuota betetzen dutenen artean sar lezake pertsona hori.
  • Beste kontratu mota bat formalizatu badu, enpresak desgaitasuna duen langilearen baimena lortu ahal izango du langile horrek baimena aurkeztu ondoren, betiere honako araudi hau betez: Langileen Estatutuaren 4.2.e) artikulua; 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 29koa, desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina onartzen duena, VI. kapitulua; 2016/679 (EB) Erregelamendua; Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra; eta 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa, 9. artikulua, datuen kategoria bereziak.

Langilea ados badago enpresan desgaitasunen bat duen langiletzat hartzeko, izaera hori egiaztatu beharko da desgaitasun-ziurtagiriarekin edo Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak onartutako ezintasun iraunkor oso, erabateko edo handiagatiko ebazpenarekin.

Ez da beharrezkoa atxikitzea desgaitasunaren egiaztapena desgaitasunen bat  duten langileentzat plantillako %2ko erreserba kuotaren urteko betetze komunikazioan.

  • Langileen Estatutua, 2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, 4.2.e) artikulua, langileek lan-harremanetan dituzten eskubideak.
  • 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 29koa, desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina onartzen duena. VI. kapitulua.
  • 2016/679 (EB) Erregelamendua, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, eta 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa (9. artikulua), datuen kategoria bereziak.

Erreferentzia-epea da komunikazioaren aurreko urtea.

Egunen kopurua dira guztiak, nahiz eta epean egun guztietan ez lan egin edota jardunaldi osoa ez bete. Adibidez:

Kontratu mugagabea edo urte bat baino gehiagoko aldi baterakoa, 2018/01/01tik aurrekoa eta 2018/12/31an indarrean dagoena=> Egunak guztira: 365, 2018/01/01tik  2018/12/31 arte.

  • Desgaitasunen bat duten langileentzat plantillako %2ko erreserba kuotaren urteko betetze komunikazioan:

Erreferentzia-epea da komunikazioa aurkeztutako aurreko urtea, urtarrilaren 1etik abenduaren 31 arte.

  • Desgaitasunen bat duten langileentzat erreserba-kuota ez betetzeagatiko salbuespen-adierazpenaren eskaeran:

Erreferentzia-epea da eskaera-dataren aurrez aurreko hamabi hilabeteak. Adibidez: Eskaera 2019ko martxoan=> Erreferentzia-epea: “2018-03-01tik 2019/02/28 arte”.

Zenbatuko dira bai lan egindako egunak eta baita asteko atseden-egunak, jaiegunak eta urteko oporraldiak ere.

  • Kontratu mugagabe edo urte bat baino gehiagoko aldi baterakoarekin lotuta dauden langileen kasuan, nahiz eta lanik egin gabeko egunak egon eta laneko egunetan jardunaldi osoak ez bete.
    • Batezbestekoa ipiniko da, A laukitxoan. Erreferentzia-epean, kontratu mugagabe eta urte bat baino gehiagoko aldi baterako kontratu guztien egun naturalak gehitu eta zati 365 egin, (366, bisurtea bada); emaitza, gorantz biribilduta lortzen den zenbaki osoa izango da.
  • Urte bat arterako aldi baterako kontratuarekin lotuta dauden langileen kasuan, nahiz eta lanik egin gabeko egunak egon eta laneko egunetan jardunaldi osoak ez bete.
    • Batezbestekoa ipiniko da, B laukitxoan. Erreferentzia-epean, urte bat arterako aldi baterako kontratu guztien egun naturalak gehitu eta zati 200 egin; emaitza, gorantz biribilduta lortzen den zenbaki osoa izango da.
    • Urte batetik beheragoko aldi baterako kontratua daukaten langileen benetako kopurua, B1 laukitxoan ipiniko da.
  • Kontratu mugagabea izanik eta erretiro-partzial eta txanda kontratua. Lanpostu bakar bat zenbatzen da.
  • Aldi baterako kontratua eta mugagabean bilakatzea.
    • Aldi baterako kontratuaren epea
      • Erreferentzia-epean, aldi baterako kontratuaren iraupena urte batetik azpikoa bada, urte baterarteko kontratuen baturan ipiniko da. B laukitxoa
      • Erreferentzia-epean, aldi baterako kontratuaren iraupena urte batetik gorakoa bada, kontratu mugagabe edo urte bat baino gehiagoko aldi baterakoen baturan ipiniko da. A laukitxoa
      • Erreferentzia-epean, kontratu mugagabearen epea kontratu mugagabe edo urte bat baino gehiagoko aldi baterakoen baturan ipiniko da. A laukitxoa
  • Urte batetik beherako aldi baterako kontratua eta luzapena
    • Erreferentzia-epean, kontratuaren iraupena gehi luzapena urte batetik gorakoa bada, kontratu mugagabe edo urte bat baino gehiagoko aldi baterakoen baturan ipiniko da. A laukitxoa
    • Erreferentzia-epean, kontratuaren iraupena gehi luzapena urte batetik azpikoa bada, urte baterarteko kontratuen baturan ipiniko da. B laukitxoa
  • Lanpostuaren erreserbarekiko langileak: aldi baterako ezintasuna, amatasunagatiko lan-utzialdia…

Langilerian barneratzen dira kolektiboaren arabera: kontratu mugagabe edo >1 urteko aldi baterakoetan; edo ≤ 1 urteko aldi baterakoetan. Ez dira ordezkoak barneratzen.

  • Aldizkako lan-kontratu finkoak dituzten langileak

Kontratu mugagabe edo urte bat baino gehiagoko aldi baterakoetan barneratzen dira.

Komunikazioan kontratazio-epea urte osoa da eta egun kopurua 365 (edo 366 bisurtea bada).

  • Kontratu mugagabe edo urte bat baino gehiagoko aldi baterako kontratuaren iraungipena.

Kontratu mugagabe edo urte bat baino gehiagoko aldi baterakoen baturan ipiniko da. A laukitxoa.

  • Urte batetik beherako kontratuaren iraungipena.

Urte baterarteko kontratuen baturan ipiniko da. B laukitxoa.

Desgaitasunen bat duten pertsonek bete beharreko lanpostuen erreserba-kuota langileria osatzen duten langile-kopuruari %2-a aplikatzearen ondorioa da, apirilaren 8ko 364/2005 Errege-Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarrian adierazitako moduan, beherantz biribilduta lortzen den zenbaki osora, dezimalak kenduz.

Adibidea: langile-kopuruari %2-a aplikatu ondoren emaitza 3,32 edo 3,81 bada, bi kasuetan 3 langile kontratatzeko betebeharra izango litzateke.

Erreferentzia da urteroko eragin anitzeko errenta-adierazle publikoa (IPREM), lanbide arteko gutxieneko soldataren erregulazioa arrazionalizatzeko eta haren zenbatekoa areagotzeko ekainaren 25eko 3/2004 Errege Lege Dekretuaren 2.2.c) artikuluak adierazten duen bezala.

Eragin anitzeko errenta-adierazle publikoa (IPREM) eguneratzen da Estatuko aurrekontuetarako legeetan.

2019 urterako, uztailaren 3ko 6/2018 Legean araututa dago, 2018rako Estatuko Aurrekontu Orokorrena. IPREM-a = 6.454,03 euro.

Egun indarrean dagoen IPREMarekin = 6.454,03 euro.

1. Hautazko neurria kontratazioa den kasuetan:

Adibidea: 3 X IPREM x Kontratatu ez den langile bat = 3 X 6.454,03 X 1 = 19.362,09 euro.

Hornidura edo zerbitzuak emateko merkataritza edo kontratu zibilak izenpetzea, honakoekin:

  • Enplegu-zentro bereziak.
  • Desgaitasunen bat duten langileak altan Langile Autonomoen Erregimen Berezian (RETA).
  • Lan-enklabe bat eratzeko, enplegu-zentro berezi bat eta enpresa laguntzaile baten arteko obra edo zerbitzu-kontratu baten izenpea.

2. Hautazko neurria fundazio edo herri onurako elkarteei dohaintza egitea den kasuetan:

Adibidea: 1,5 X IPREM X Kontratatu ez den langile bat = 1,5 X 6.454,03 X 1 = 9.681,05 euro.