Salbuespen adierazpena eta hautazko neurrien hartzea

Azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuak, zeinaren bidez desgaitasunen bat duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina onartzen den, bere 42. artikuluan ezartzen du 50 langile edo gehiagoko enpresek duten betebeharra desgaitasunen bat duten pertsonen alde %2-ko erreserba-kuota betetzeko. Artikulu berberan aipatzen da ere, zenbaketa enpresaren langile guztiekiko burutuko dela, enpresaren enplegu-zentro kopurua eta langileriaren kontratazio modua edozein izanda ere.

SALBUESPEN ADIERAZPENA

Gerta liteke enpresak ez betetzea, guztiz edo partzialki, kontratazio betebehar honekin, 364/2005 Errege Dekretuko 1.2 artikuluan ezarritako arrazoiengatik:

  • Enpresak desgaitasunen bat du(t)en pertsona(k) kontratatzeko lan-eskaintza(k) aurkeztu ondoren, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak edo enplegatze-agentzia batek, beharrezkoak diren bitartekaritza-kudeaketa guztiak gauzatu ondoren, estaltzeko ezinezkotasuna ziurtatzen dute, eskatutako profilarentzat desgaitasunen bat duen lan eskatzailerik ez dagoelako.
  • Enpresak edukitzea eta egiaztatzea, ekoizpen, antolakuntza, edo izaera tekniko edo ekonomikoko arrazoiak, desgaitasunen bat duten pertsonak kontratatzeko zailtasun bereziren bat eragiten dutenak.

Kasu hauetan, enpresak egin beharko du eskaera desgaitasunen bat duten langileentzat erreserba-kuota ez betetzeagatiko salbuespen-adierazpena jasotzeko eta ordezko neurriak hartzeko.

Enpresa soilik EAEn dagoenean, edo gutxienez langileriaren %85a EAEn dagoenean, eskaera Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak-en burutu beharko da. Enpresak enplegu-zentroak Autonomi Erkidego bat baino gehiagotan dituenean eta horietako inon ez denean osatzen langileriaren %85a, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoan gauzatu beharko du eskaera.

HAUTAZKO NEURRIAK

Erreserba-kuota betetzeko hautazko neurriak honakoak izan daitezke:

  • Enplegu Zentro Berezi batekin edo desgaitasunen bat duen langile autonomo batekin merkataritza edo KONTRATU zibila, lehengaiak, makineria, ekipo-ondasunak edo bestelakoen hornidurarako, edota enpresaren ohiko jardueraren osagarriak diren kanpoko zerbitzuak emateko.

    Kopurua: 3 aldiz URTEKO IPREM indizearen zenbatekoa, kontratatu ez den desgaitasunen bat duen pertsona bakoitzeko.

  • DIRU-DOHAINTZA ETA BABES-EKINTZAK, laneratze-jarduerak garatzeko, fundazio edo herri onurako elkarteei, beste batzuen artean, honako helburu sozialak dituztenak: lan-prestakuntza, laneratzea edo enpleguaren sorkuntza, desgaitasunen bat duten pertsonen alde.
  • Kopurua: 1,5 aldiz URTEKO IPREM indizearen zenbatekoa, kontratatu ez den desgaitasunen bat duen pertsona bakoitzeko.
  • Aurretik dagokion kontratua Enplegu Zentro Berezi batekin izenpetu ondoren, honekin LAN-ENKLABE bat sortzea

    Kopurua: 3 aldiz URTEKO IPREM indizearen zenbatekoa, kontratatu ez den desgaitasunen bat duen pertsona bakoitzeko.

Hautazko neurriaren komunikazioa

Salbuespen-adierazpenaren onespen-ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hiru hilabeteko epean, enpresak komunikatuko dio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak-i formalizatutako kontratua(k) edo onura publikoko fundazioei edo elkarteei laguntzeko dohaintza eta ekintzen Hitzarmena. Horretarako, dagokion inprimakia beteko du:

Urteko memoria

Desgaitasunen bat duten langileen aldeko %2-ko erreserba-kuotaren betetzeagatik salbuespenezko izaera duten hautazko-neurren aplikazioa aukeratzen duten enpresek, urtero Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak-en Memoria bat aurkeztu beharko du, non aurreikusitako hautazko neurriaren betetzea jasoko den. Horretarako, ondorengo inprimakia beteko du:

ERREFERENTZIAZKO ARAUDIA

  • Apirilaren 8ko 364/2005 Errege Dekretua, desgaitasunen bat duten langileen aldeko erreserba-kuotaren aparteko izaera duen hautazko betetzea arautzen duena.
  • Otsailaren 20ko 290/2004 Errege Dekretua, desgaitasunen bat dutenentzako enplegua sustatzeko neurri gisa lan-enklabeak arautzen dituena.

KONTAKTUA

Salbuespen adierazpen eskaera hau betetzeko edo honen aplikazioari buruzko edozein azalpen edo kontsultarako, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin harremanetan jar zaitezke:

Telefonoak: 945 181 310 eta 945 062 377        Posta elektronikoa: enpresa.zerbitzuak@lanbide.eus