Enpresentzako zerbitzuak

Lanbide zure enpresatik gertu duzu. 43 bulegotan eta 75 zentro laguntzailetan gaude, lanari lotutako zerbitzu guztietan zuri laguntzeko prest.

Lan- eta bitartekotza-eskaintzak. Lanpostu bakoitzeko langile trebatuenak eta egokienak aurkitzen laguntzen diegu enpresei. Hautagaiak eskatu ahal dituzu Lanbideren webgunetik bertatik, eta Lanbideko langileak zure enpresarekin jarriko dira harremanetan, hautagai egokienak hautatzeko.

Kontratuei buruzko informazioa eta aholkuak. Zure premiei erantzuteko kontratu moten gaineko zalantzak badituzu, edo hobariei buruzko informazioa behar baduzu, galde iezaguzu Online aholkularitza atalean.

Trebakuntza eta praktikak enpresetan. Zure enpresan lanean hasiko diren pertsonak trebatzeko, kontratua egiteko konpromisoa dakarten ikastaroak antola ditzakegu Lanbiden. Horrez gain, Lanez kanpoko praktiketarako hitzarmenak ere egin ditzakegu. Lan-eskarmentua ez izateagatik, laneratzeko arazoak izan ditzaketen tituludun gazte langabeei zuzenduta daude.

Laguntzak eta diru-laguntzak

Lana eta desgaitasuna. Zure enpresan gizarte-erantzukizuneko konpromisoak betetzen lagunduko dizugu, dibertsitate funtzionala duten pertsonak laneratzeko aukerak sustatzen ditugulako.