Desgaitasunen bat duten langileekin erreserba-kuota betetzearen gaineko urteko komunikazioa

Azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuak, zeinaren bidez desgaitasunen bat duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina onartzen den, bere 42. artikuluan xedatzen du desgaitasunen bat duten pertsonei enplegua erreserbatzeko betebeharra, 50 langile edo gehiago dituzten enpresen kasuan. Desgaitasunen bat duten langile desgaituen kopurua zehazteko, apirilaren 8ko 364/2005 Errege Dekretuak azaltzen duen moduan egingo da zenbaketa.

Aurrekoari lotuta, maiatzaren 11ko 1451/1983 Errege Dekretuak bere 5. artikuluan ezartzen du urte natural bakoitzeko lehen hiruhilekoaren barruan enpresa orok Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari jakinarazi beharko dio, langileen ordezkariak jakinaren gainean egonda, desgaitasunen batekin kontratatutako langileen zerrenda, enpresako langileen urteko batezbestekoaren arabera. Komunikazio hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari egingo zaio, bai enpresak bere egoitza soziala EAEn izan, bai enpresak enplegu-zentroa(k) Erkidego honetan izanda ere, ondorengo eredu hau betez:

Desgaitasunen bat duten langileekin lanpostuen erreserbarako betebeharra ez betetzeak, edo beraien hautazko neurriak ez aplikatzeak, berekin ekar dezakeela abuztuaren 4ko 5/2000 Errege Dekretuaren 15. artikuluan tipifikatutako arau-haustea (Errege Dekretu honen bidez onartzen da Gizarte-Arloko Arau-hausteei eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bategina). Hala, dagokion zehapen ekonomikoaz gain, Administrazio Publikoarekin kontratatzeko debekua sortuko da, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuko 60 d) Artikuluaren arabera (Legegintzako Errege Dekretu honen bidez Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bategina onartzen da).

Urteko Komunikazio hau betetzeko edo honen aplikazioari buruzko edozein azalpen edo kontsultarako, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin harremanetan jar zaitezke:

Telefonoak: 945 181 310 eta 945 062 377
Posta elektronikoa: enpresa.zerbitzuak@lanbide.eus

Behin Urteko Komunikazio Inprimakia formatu elektronikoan bete ondoren, honako helbidera bidali beharko da:

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak
Enpresei Zerbitzuak
José Atxotegi, 1
01009 Vitoria- Gasteiz