Lan-Eskaintzak

Lanbideren WEB-ean "Enplegua" atalean, hedatu behar duten lan-eskaintza guztiak erakusten ditugu.

SPEE-ren enpleguaren webgunean.

Twitter sare sozialean ere ikus dezakezu lan-eskaintzen hautaketa bat.

  • Eskaintza guztiak datu-baseko curriculum guztiekin erkatzen dira, eta hortik ateratzen dira enpresak eskatzen dituen baldintzak % 100ean betetzen dituzten hautagaiak (baina horretarako, eskaintzen den lanpostuaren baldintzak bat etorri behar dira elkarrizketan adierazi zenituen lanari, lantokiari, kontratu-baldintzei eta abarri lotutako lehentasunekin). Horrela, enpresak eskabidean adierazitako gehieneko hautagai kopurua ateratzen da. Kasu honetan, hautagaiak antolatzean beste alderdi batzuk ere hartuko dira kontuan: hautagaiaren bizilekua lantokitik hurbil dagoen, enpresak ezarri dituen baldintza bereziak (horrela adierazi bada), eta osagarri moduan, langabetua den, hedapenekoa ez den azken hautagaitzaren antzinatasuna, eta inskripzio-data. LANBIDE ateratzen den hautagaiarekin harremanetan jarriko da hainbat bide erabiliz (sms mezu bidez, telefonoz, gutunez) eta hautapen-prozesuan parte hartzeko prest dagoen galdetuko dio. Erantzuna baiezkoa bada, haren CV bidaliko da enpresara.
  • Hautagai nahikorik ez badago, webean argitaratuko da eskaintza  http://www.lanbide.euskadi.eus, baita SPEEko Enpleguaren Atari Bakarrean ere: https://empleate.gob.es/empleo

Web-ean, “Nire Lanbidenet/Nire datuak/Nire hautagaitzen egoera atalean, gako pertsonalarekin.

Lanbide web orrian agertzen diren lan-eskaintzetara jotzeko, nahitaezkoa da enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea edozein enplegu zerbitzu publikotan.

Izena beste autonomia-erkidego batean eman baduzu, eta lan-eskaintza horietara jo nahi baduzu, deitu  945 160 600  edo 630 305 452telefonora, datu hauek adierazita: eskaintzaren erreferentzia, zure NANa edo AIZ,

  • Alertek zertarako balio duten? Lanbide.net-en zure bilaketa-irizpideen araberako zein eskaintza berri argitaratu den jakiteko, e-mail baten bidez.
    Alerta bat sortzeko, bi gauza behar dituzu: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan erregistraturik egon, eta Nire Lanbidenetera sartzeko gakoa eduki.
    Bilaketa bat egin, lana aurkitzeko orrialdeko filtroak erabiliz. Gutxienez, filtro horietako bat erabili behar duzu.
    Behin emaitzen zerrenda lortuz gero, egin klik "Alerta bat sortzea" izeneko estekan
    Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izenemanda ez bazaude, bilaketa bat egin, lana aurkitzeko orrialdeko filtroak erabiliz (gutxienez, filtro bat).
    Behin emaitzen zerrenda lortuz gero, egin klik "Egin RSS bidezko bilaketa honen harpidetza" izeneko estekan.
  • Twitter sare sozialeko jarraitzaile egin zaitezke. Doako kontu bat ireki eta denbora errealean jasoko dituzu eskaintzak.

Bai, enplegua hobetu eta beste lan bat lortzeko.

Eskatzailearen curriculumak ez dituelako betetzen enpresak bere eskaintzan adierazten dituen baldintza guztiak.

Ez, lehenengo bilaketan parekatze automatikoa egin ostean baldintzak betetzen dituzten hautagaien kopurua nahikoa ez duten eskaintzak bakarrik argitaratzen dira.

Bai, EURESen bitartez, enplegu-zerbitzuen sare europarra.

Europako Esparru Ekonomikoan eta Suitzan bakarrik, pertsonen zirkulazio librearen printzipioari heldu nahi dioten langileei eta enpresariei kontratazioari/enplegatzeari buruzko informazioa eta aholkularitza ematea du xedetzat.

Europako beste herrialde batean lana aurkitu nahi baduzu eta nazionalitate europarra baduzu, Lanbideren EURES zerbitzura jo dezakezu.

Enplegu-eskaintzak kontsulta ditzakezu, baina herrialde bakoitzak baldintza espezifiko batzuk eskatuko dizkizu lan-baimena lortzeko. Europako Batzordeak nazionalitate europarra ez duten pertsonentzako web bat zure esku ipintzen du: Immigration

Eskaintza bakoitzean adierazten direnez gain, hizkuntzen ezagutza beti behar da. Kasu gehienetan dagokion herrialdeko hizkuntzaren ezagutza izatea gomendatzen da. Zenbait herrialdetan, nahikoa da ingeles-maila altua edukitzea.

Informazio pertsonalizatua lortzeko, betiere Europan lan egiteko baldintzak betetzen badira, EURES aholkulariekin harremanetan jar zaitezke, ahal izanez gero posta elektronikoaz; galderak zuzenean egiteko, eta/edo zita bat eska dezakezu:

Bai, EURES sareak laguntzeko programa batzuk badauka, Your First EURES Job 35 urte baino gutxiagoentzat eta Reactivate 35 urtetik gorakoentzat zuzendutako proiektua. Mugikortasuna bultzatzeko EURES laguntza

Nire Lanbidenet-en zure pasahitzen bidez sartzen bazara, Nire eskaera/ Berrikusi atalean, Eures-eko baimenak kudeatu izeneko botoia ikusiko duzu. Botoia sakatzean, oharra agertuko zaizu galdetzeko ea baimenik ematen duzun zure datuak EURES atarira bidaltzeko ( tratatzeko eta ikasgai jartzeko).

Aukera hau erabili ahal izateko, zure eskaeran adierazi behar duzu atzerrian lan egiteko interesa duzula. (Gogoratu zure bilaketa eremua aldatu dezakezula Nire eskaera/ Berrikusi ataletik)

EURES sareari buruzko informazio gehiago.