Eskaerak

Informazio-liburuxkak

Lanbidek pertsona batek izena ematen duenean luzatzen duen “Lan Eskaeraren Alta eta Berritze Dokumentua” da. Berritzeko mugaeguna eta telefonoz berritu ahal izateko marka agertzen dira bertan.

Hiru bide dituzu berriro eskatzeko:

Lau bide dituzu:

  • Lanbideren web-etik: www.lanbide.euskadi.eus, Nire Lanbidenet atalean, zure NANa eta gakoa adierazita.
  • Telefonoz: 945 160 600 edo 630 305 452 zenbakira deitu eta zure LEABDko markako datuak eman.
  • Aurrez aurre, zure erreferentziazko Lanbideren enplegu bulegoan edo orientatzeko erakunde laguntzaile batean.
  • SMS (*), 638 444 223 zenbakira mezu bat bidalita honako testu honekin:
    LANBERRIZTATU (erantzuna euskaraz jasotzeko)
    NANrekin adibidea: LANBERRIZTATU 12345678L
    AIZrekin adibidea: LANBERRIZTATU X12345678L
    • (*) Berritze hori gauzatu beharko da eskarian dagoen jakinarazpenetarako telefonotik.
    • Bidalitako SMSa zuzena bada mezua jasoko du jakinarazpenetarako eskuko telefono zenbaki horretan: Adibidea “12345678M. ALTA BITARTEKOTZADUNA. 2013/04/11n berrituta. Hurrengo berritzearen muga-eguna: 2013/07/10. Arrastoa: 12P345K678REN”
    • SMSa bidalitakoan, interesdunak ez badu jasotzen berrespen-mezu hau hurrengo 24 ordutan, telefono zenbaki hauetako batera deitu beharko du: 945 160 600 edo 630 305 452
    • SMSaren zenbatekoa ez da beti berbera izango: erabiltzaileak telefonia mugikorreko konpainiarekin kontrataturik duen tarifaren araberakoa izango da.

Bai, egunean bertan berritu behar duzu. Egun batzuk lehenago egin dezakezu, berritze-eguna gogoratzeko SMS bat jasotzen baduzu.

Ez, enplegu-eskatzaileak pertsonalki egin behar du eta bere nortasuna ziurtatzen duen agiri bat aurkeztu behar du.

Bai, berritze-egunean Lanbideren edozein bulegotan edo Zentro Laguntzailetan bertaratuta.

Lau bide dituzu:

  • Lanbideren web-etik: http://www.lanbide.euskadi.eus, Nire Lanbidenet atalean, zure NANa eta gakoa adierazita.
  • Telefonoz: 945 160 600 edo 630 305 452 zenbakira deitu eta zure LEABDko markako datuak eman.
  • Aurrez aurre, zure erreferentziazko Lanbideren enplegu bulegoan edo orientatzeko erakunde laguntzaile batean.
  • SMS (*), 638 444 223 zenbakira mezu bat bidalita honako testu honekin:
    LANBERRIZTATU (erantzuna euskaraz jasotzeko)
    NANrekin adibidea: LANBERRIZTATU 12345678L
    AIZrekin adibidea: LANBERRIZTATU X12345678L

 (*) Berritze hori gauzatu beharko da eskarian dagoen jakinarazpenetarako telefonotik.
Bidalitako SMSa zuzena bada mezua jasoko du jakinarazpenetarako eskuko telefono zenbaki horretan:
Adibidea “12345678M. ALTA BITARTEKOTZADUNA. 2013/04/11n berrituta. Hurrengo berritzearen muga-eguna: 2013/07/10. Arrastoa: 12P345K678REN”

SMSa bidalitakoan, interesdunak ez badu jasotzen berrespen-mezu hau hurrengo 24 ordutan, telefono zenbaki hauetako batera deitu beharko du: 945 160 600 edo 630 305 452
SMSaren zenbatekoa ez da beti berbera izango: erabiltzaileak telefonia mugikorreko konpainiarekin kontrataturik duen tarifaren araberakoa izango da.

Eskatzaile gisa altaren izapideak egin ditzakezu www.lanbide.euskadi.net web-ean, Nire Lanbidenet atalean, betiere hasierako alta ez bada.

Dokumentazio guztia aurkeztu ez duten edo EBko herrialde batekoak ez diren eskatzaileek ezin dute aukera hori baliatu. Kasu horietan, nahitaez aurrez aurre egin behar dute berritzea.

“Baja-partea” edo AB ziurtagiria aurkeztu behar duzu zure bulegoan, edozein izapidetan kontuan hartzeko. Halaber, sendagileak alta ematen dizunean, alta-agiria aurkeztu behar duzu.

Eskaera errekuperatzeko eska daiteke, baldin eta hura berritu EZ izanaren arrazoia justifikatua bada.
Eskaera berritzeko eskabidea Enpleguko arduradunari aurkeztu behar zaio, zergatik ez zen berritu egiaztatzen duen agiriarekin batera.

Enplegu-zerbitzu batean izena emanez gero, zerbitzu horrek lan-merkatuan bitartekari lanak egingo ditu; gainera, enplegu-zerbitzu publikoek erregistro batean jasota izan behar dituzte lana eskatzen duten pertsonen enpleguak. Beraz, kontratu bat pertsona baten izenean erregistratzen denean sistemak automatikoki baja ematen dio; salbuespen bakarra bitarteko funtzionario gisako izendapenak-kontratuak dira.

Baina enplegu bat bilatzen jarraitu nahi duten lan-eskatzaileei kalterik ez eragiteko (kontratu laburrak dituztelako, lan hobea lortu nahi dutelako...) eta automatismo hori saihesteko ardurarik izan ez dezaten, Lanbidek automatikoki alta ematen du kontratua edo autonomoetako alta erregistratu eta hurrengo egunean; horrelakoetan, gainera, lana lortu baino lehen lana berritzeko aurreikusita zegoen data bera mantentzen du.

Bai, edozein langile egon daiteke izena emanda eta beste lan-eskaintza batzuk eskuratu, betiere horietarako baldintzak betetzen badira.

Printzipioz, ez. Lan-eskatzaileari baja ematen zaio kontratua lortu duelako edo autonomoetan alta hartu duelako, eta gero, biharamunean alta ematen zaio. Baja eta alta automatikoki egiten dira, lana lortu baino lehen lana berritzeko aurreikusita zegoen data bera mantenduz.

Alabaina, diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen baduzu nahitaez jakinarazi behar diozu Lanbideri lana lortu duzula, horrek diru-sarrerak aldatzen dituelako eta, ondorioz, jaso beharreko kopurua berrikusi behar delako.

SEPEk (Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak) ere eskatzen die baldintza hori betetzeko langabeziako prestazioa edo edozein sorospen kobratzen ari diren pertsonei.

Lanbideen Katalogo Nazionaletik sei lanbide bitartean eska ditzakezu.

Bai, Nire Lanbidenet atalean, zure gako pertsonalarekin. www.lanbide.euskadi.eus hasierako orrian eska dezakezu, “Nire datuak” atalean.

Bi aukera daude datu profesionalak eguneratzeko:

Bertan barne hartu nahi dituzun datuak ziurtatzen dituen dokumentazio orijinala. Behin ziurtatu eta gero, gure datu-basean gordeko dira betirako.

Eskatzaileak bakarrik ikus ditzake, bere gakoa erabilita.

Nire Lanbidenet atalean, zure gako pertsonalarekin, zurekin harremanetan jartzeko eta jakinarazpenak bidaltzeko datuak bakarrik egunera ditzakezu, gainontzeko datuak eguneratzeko, datuak ziurtatu behar baitira ezinbestean.

Bai, Lanbideko web orrialdean Nire Lanbide atalan, Nire eskaera/berrikusi botoia sakatuz.

Informazio gehiago hurrengo estekan:

http://www.lanbide.euskadi.eus/orokorra/-/eskaera-aldatuberrikusi/