Desabantaila-egoeran dauden kolektiboetako pertsonentzat enplegurako orientazio-ekintzak egiteko eta orientazio-zerbitzuak emateko laguntzen 2015 deialdia

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xede dira desabantaila-egoeran dauden kolektiboetako pertsonei zuzentzen zaizkien enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzeko 2015. urtean Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak ematen dituen laguntzak. Laguntza horien hartzailea, berriz, jarduera hori Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera gauzatzeko baldintzak betetzen dituzten erakundeak izango dira.

Aurrekontuko zuzkidura

2.924.340,00

Prestazio ekonomikoa

Deialdi honen xede diren laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak 2.924.340,00 eurokoak dira, horietatik 1.462.170,00 euro Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2015eko aurrekontuko ordainketa-kreditukoak, eta 1.462.170,00 euro 2016ko konpromisozko kreditukoak.

Orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak gauzatzeko diru-laguntzen zenbatekoa gehienez orduko 34 eurokoa izango da; kopuru hori jarduerari lotutako gastu arruntak-zuzenekoak edo zeharkakoak-estaltzera bideratuko da; betiere honako taula honetan ageri diren mugak kontuan hartuta

  • Ekintza indibidualak: Gehieneko arreta-denbora pertsonako eta eguneko: 2 ordu.
  • Taldeko ekintzak: Gehieneko iraupena eguneko: 4 ordu.
  • Gehieneko arreta-denbora pertsonako eta urteko: 22 ordu.

Langileen zuzeneko gastuen %140 lagunduko dira diruz gehienez.

Azken diru-laguntza baldintzatuta egongo da: lan-munduan txertatutakoen ehuneko betetzearen araberakoa izango da (lan-kontratuak edo autonomoen jardueran hastea,) deialdiko II.eranskinean adierazitako ehunekoari erreparatuko baitzaio.

Halako gastutzat hartuko dira diruz lagundutako orientazio-ekintzak egiten dituzten langileen soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak; horretarako muga lanaldi osorako kontatutako langile bat izango da, 1.500 orduko.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntza bi zatitan ordainduko da:

- Lehen ordainketa 2015. urtean egingo da, ebazpena argitaratu ondoren, eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoaren % 50,00 ordainduko da.

Ordainketak 180.303,63 euroko kopurua gainditzen badu, erakundek banku-abala aurkeztu beharko dute, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak ezarritakoari jarraituz; dekretu horrek arautzen du Euskadiko Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren diru-laguntzak bermatu eta itzultzeko erregimen orokorra eta bertan ezartzen dira diru-laguntza horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde lankideen baldintzak, araubidea eta betebeharrak. Abalaren eredua eta hura egiteko jarraibideak Lanbidek emango ditu.

Edonola ere, ez da bermerik eratu beharra eskatuko, baldin eta diru-laguntzen onuradunak tokiko erakundeak edo haien mendeko erakunde edo organismoak badira.

- Bigarren ordainketa 2016.urtean egingo da, eta gainerako % 50,00 ordainduko da, edo egindako ekintzak eta erdietsitako laneratze-helburuak justifikatu eta egiaztatu ondoren (Gizarte Segurantzan alta eman izana ofizioz egiaztatuko da) ordaindu beharreko zenbatekoa. Horretarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dira diruz lagundutako ekintzak amaitu ondorengo bi hiletan:

-  Emandako diru-laguntzarekin egin den jardueraren azalpen-memoria zehatza.

- Erantzukizunpeko adierazpena, non adierazten baita egiazkoa dela Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren informazio-zerbitzu mekanizatuan ageri den informazioa, hartutako pertsonei eta egindako ekintzei buruzkoa (eman diren zerbitzu zehatzak, abiarazi diren enplegu-politiken iraupena eta ekintzak).

- Diruz lagundutako ekintzak egin dituzten langileen nominen eta Gizarte Segurantzako kotizazio-agirien (TC1 eta TC2 ereduak) kopiak, eta ekintzetan egindako gastuen egiaztagiriak.

 

Nori dago zuzenduta


Elkarteak

Halaber, enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak gauzatu eta deialdi honek arautzen dituen diru-laguntzak eskuratzeko aukera izango dute 5 artikuluaren 1. puntuak adierazten diren enpresen edo erakundeen elkarte eta taldeek, nortasun juridikorik duten ala ez kontuan hartu gabe.

Pertsona fisiko edo juridiko publiko eta pribatuek egin eta eman ditzakete deialdi honen xede diren enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak, eta horiek egin eta emateko arautzen diren diru-laguntzen onuradun izan daitezke, baldin eta haien sozietate- edo fundazio-xede edo -objektuetako bat gizarte-bazterketako egoeran dauden edo egoera horretan izateko arriskua duten pertsonak eta/edo ezintasunak dituzten pertsonak eta/edo gizarte- edo lan-arloetan desabantaila-egoerak bizi dituzten pertsonak eta/edo ijitoen komunitateko pertsonak eta/edo pertsona espetetxeratuak edo expetxean izandakoak laneratzea bada haien sozietate –edo fundazio-xedeetako bat, eta, betiere, enplegurako-ekintzak egiteko eta zerbitzuak emateko esperientzia, giza baliabideak eta baliabide materialak baldin badituzte, 5 artikuluaren 3. eta 4.paragrafoetan arautzen den moduan.

Eskakizunak:

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | .- Pertsona fisiko edo juridiko publiko eta pribatuek egin eta eman ditzakete deialdi honen xede diren enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak, eta horiek egin eta emateko arautzen diren diru-laguntzen onuradun izan daitezke, baldin eta haien sozietate- edo fundazio-xede edo -objektuetako bat gizarte-bazterketako egoeran dauden edo egoera horretan izateko arriskua duten pertsonak eta/edo ezintasunak dituzten pertsonak eta/edo gizarte- edo lan-arloetan desabantaila-egoerak bizi dituzten pertsonak eta/edo ijitoen komunitateko pertsonak eta/edo pertsona espetetxeratuak edo expetxean izandakoak laneratzea bada haien sozietate¿edo fundazio-xedeetako bat, eta, betiere, enplegurako-ekintzak egiteko eta zerbitzuak emateko esperientzia, giza baliabideak eta baliabide materialak baldin badituzte, 5 artikuluaren 3. eta 4.paragrafoetan arautzen den moduan.

  • Elkartea, federazioa edo konfederazioa legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea

  • Diruz lagundutako proiektua egin izana egiaztatzeko | Deialdi honetan arautzen diren diru-laguntzak eskuratzeko behar den aurretiazko esperientzia

  • Diruz lagundutako proiektua egin izana egiaztatzeko | Enplegurako ekintzak egiteko eta zerbitzuak emateko, materialak eta giza baliabideak edukitzea

Betekizunak

  • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99), Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00).

  • Ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dien zehapen penalik edo administrazio zehapenik, edo ez egotea horretarako desgaitzen dituen debeku baten pean, sexuagatiko bereizkeriagatik sortutakoak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeari jarraikiz.

  • Erakunde onuradunei diru-laguntzak emateko eta ordaintzeko, ezinbestekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren edo haren erakunde autonomiadunen antzeko diru-laguntzen edo laguntzen karietara bideratzen hasitako itzulera- edo zigor-prozedurak amaituta egotea.

  • Honako pertsona hauek izan daitezke enplegurako orientazio-ekintzen eta -zerbitzuen hartzaileak: Enplegurik gabeko pertsonak. Langabezian erortzeko arriskuan edo enplegua hobetu nahian ari diren langileak. Eta, oro har, lan egiteko adina duen eta, edozein egoeratan egonik ere, enplegua modu aktiboan bilatzeko interesa duen edonor.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Finantzatzen duen erakundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Posta elektronikoa: orientazioa@lanbide.net

Kodea

10165

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Orientazioko ekintzek eta zerbitzuek jaso ditzakete deialdi honetako laguntzak, baldin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak erakunde laguntzaileen premia baldin badu haiek emateko. Laguntzak I. eranskinean adierazitako eran emango dira, han zehazten baita zenbat orientazio-ordu eman behar diren kolektibo eta lurralde historiko bakoitzeko.

Diruz lagundutako orientazio-ekintzak eta –zerbitzuak hasteko epea hilabetekoa izango da, deialdiaren ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita. Zerbitzuak 12 hilabeteko epean emango dira, deialdiaren ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, 8.6 artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Enpresa edo erakunde onuradunak egin behar ditu diruz laguntzen diren orientazioko ekintzak eta -zerbitzuak, eta ezin dira haiek hirugarrenekin kontratatu. Enpresen edo erakunde- elkarte edo -talde bat baldin bada onuraduna, ez da kontrataziotzat hartuko haien kideek osorik edo zati batean gauzatzea ekintzak edo zerbitzuak.

Erakunde onuradunek, betiere, artatutako pertsonak laneratzeko helburu zehatzak (lan-kontratua izatea edo autonomo-jarduera bati ekitea) lortzeko gauzatuko dituzte orientazio-ekintza eta zerbitzuak, deialdi honetako II. eranskinean ezarritako betetze-era eta -ehunekoei jarraituz.

Eskaerak ebaluatzeko eta diru-laguntza esleitzeko irizpideak.

1.- Horrela jokatuko da araututako baldintzak betetzen dituzten eskabideak ebaluatzeko eta orientaziorako ekintzei eta zerbitzuei dagozkien diru-laguntzak esleitzeko:

1.1.- Lurralde historiko eta kolektiboren baterako erakunde eskatzaile bakar bat baldin badago, erakunde horri esleituko zaio diru-laguntza, deialdian jasotako ordu guztietarako.

1.2.- Eskaera bat baino gehiago egiten baldin bada lurralde historiko eta kolektibo bakoitzerako, horrela jokatuko da eskaerak ebaluatu eta diru-laguntzak esleitzeko:

a) Deialdiaren 5.3.1. artikuluan arautzen diren eskakizunekin lotuta, 2,5 puntu emango dira erakundeek froga dezaketen ibilbide-urte bakoitzeko, aintzat hartuta erakundeak zer lan egin duen, azken 5 urteetan, gutxienez eskatzen den urte-kopurutik gora, diru-laguntzaren xede izango den kolektiboarekin. Gehienez, 7,5 puntu emango dira.

b) Prozesuan, 2,5 puntu emango dira erakundeak orientazio-zerbitzua eman nahi duen lurralde historikoan duen bulego bakoitzeko, 5.4 a) artikuluak gutxienekotzat eskatzen eta III. eranskinean zerrendatzen diren kopuruetatik gora. 15 puntu emango dira gehienez.

c) Ebaluazioan, 5 puntu emango zaizkie desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko diru-laguntzak eskatzen dituzten erakundeei edo erakunde-taldeei, baldin eta enplegu-zentro bereziak badira, enplegu-zentro berezien jabeak badira edo enplegu-zentro bereziaren kalifikazioa duten enpresetan kapital sozialaren gehiengoa badute harpidetua, eta, gainera, diru-laguntza zein lurralde-historikotarako eskatzen duten, lantokiak lurralde hartantxe badituzte. Eskaera erakunde-elkarte edo -talderen batek egiten baldin badu, puntuazio hori emango zaio baldin eta, eskaeran adierazten diren datuen arabera, baldintza hori betetzen badute haren barruko erakundeen erdiek gutxienez. Horrez gainera, diru-laguntzen xede diren jarduera guztiak edo haien zati bat egiteko konpromisoa hartu behar dute baldintza hori betetzen duten erakunde horiek.

d) Ebaluazioan, 5 puntu emango zaizkie bazterketa-egoeran dauden edo bazterketa-egoeran izateko arriskuan dauden pertsonei (deialdiko 4.1 artikuluan adierazten den kolektiboari) arreta emateko diru-laguntzak eskatzen dituzten erakundeei edo erakunde-elkarteei, baldin eta EAEn lantokiak dituzten laneratze-enpresak badira edo laneratze-enpresen sustatzaile badira. Eskaera erakunde-elkarte edo -talderen batek egiten baldin badu, puntuazio hori emango zaio baldin eta, eskaeran adierazten diren datuen arabera, baldintza hori betetzen badute haren barruko erakundeen erdiek gutxienez. Horrez gainera, diru-laguntzen xede diren jarduera guztiak edo haien zati bat egiteko konpromisoa hartu behar dute baldintza hori betetzen duten erakunde horiek.

2.- Lurralde historiko eta kolektibo baterako diru-laguntzen esleipenean berdinketarik ematen baldin bada guztirako puntuazioetan, lehentasun-ordena honetan egingo da esleipena:

a) Lehentasuna izango dute puntuazio altuena lortu dutenak artikulu honetako 1.2.a. atalean.

b) Puntu-berdintasunak bere horretan badirau aurreko irizpidea bete ondoren, 1.2.b. atalean puntuazio handiena lortu duten erakundeek izango dute lehentasuna.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

1.- Lana Aktibatzeko Zuzendaritza izango da eskaerak kudeatu eta izapidetzeaz arduratuko den organoa, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia horiek ebazteko eskuduna.

2.- Lehiaketa-sistemaren bidez esleituko dira diru-laguntzak; hala, hurrengo artikuluan adierazten diren ebaluazio- eta esleipen-irizpideen arabera ebaluatuko dira aurkezten diren eskabideak. Horri dagokionez, kide anitzeko organo bat eratuko da.

3.- Aurreko paragrafoan adierazten den kide anitzeko organoak behin-behineko ebazpen-proposamen bat emango du eta han adieraziko zer nolako diru-laguntzak ematea proposatzen dituen. Proposamen horretan, halaber, arreta jasoko duten kolektiboak, lurralde historikoak eta diru-laguntzen zenbatekoak adieraziko dira, bai eta ukatzea proposatzen direnak eta ukatze horien arrazoiak ere. Interesdunei jakinaraziko zaie behin-behineko ebazpen-proposamen hori, Lanbideren web-orrian argitaratuta: www.lanbide.net. Pertsona interesdunek egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte, eta, horretarako, 10 egun balioduneko epea izango dute, behin-behineko ebazpen-proposamena Lanbideren web-orrian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

4.- Epe hori igarota eta, halakorik izan bada, interesdunek aurkeztutako alegazioak aztertuta, kide anitzeko organoak behin betiko ebazpen-proposamena egin eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari helaraziko dio, hura baita deialdi hau ebazteko organo eskuduna. Ebazpen-proposamenak ez die proposatutako onuradunei eskubiderik sortuko Administrazioarekiko.

5.- Prozeduraren ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epea lau hilabetekoa izango da, deialdi hau ­EHAAn argitaratzen den egunetik hasita. Epe hori igarota, esanbidezko ebazpenik jakinarazi ez bada, eskabidea baztertutzat jo ahal izango da.

6.- Prozedurari buruzko ebazpena pertsona interesdunei jakinaraziko zaie, Lanbideren webgunean argitaratuz: www.lanbide.net.

7.- Ebazpenean adieraziko dira erakunde onuradunak, erakunde horiek hartu behar dituzten kolektiboak eta lurralde historikoak, diru-laguntzen zenbatekoa, haiek ordaintzeko modua eta epeak, eta diru-laguntzak justifikatzeko modua. Era berean, ukatuak izan diren eskaeren zerrenda jasoko du, horretarako arrazoiak adierazita. Ebazpenean, gainera, espresuki aipatuko da EGIFek finantziazioan parte hartzen duela EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren eta 2014-2020 Gazte Enpleguko Programa Operatiboaren esparruan.

8.- Prozeduraren ebazpenak amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena Lanbideren webgunean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikitako finantza. erakundeetan banku- kontuen kasuetan aukeratu inmprimaki hau.

  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hay aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk