Nekazaritzako ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak. Bizkaia 2018

LABURPENA
Titulua:
Nekazaritzako ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak. Bizkaia 2018
Xedea:
a) Ustiategiaren ekoizpena merkatuaren beharrizanetara egokitzeko inbertsioak egiten laguntzea, batez ere alderdi hauetan laguntzen duten inbertsioak: ekoizpenen kalitatea hobetzea eta uzta biltegiratzea. b) Ustiategien errentagarritasuna hobetzeko inbertsioak egiten laguntzea, batez ere alderdi hauetan laguntzen duten inbertsioak: ekoizpen-kostuak murriztea, gastu energetikoa murriztea, produktibitateak areagotzea eta nekazaritza-jarduerak dibertsifikatzea. c) Ustiategiaren errendimendu orokorra hobetzearren ekoizpen- ahalmena areagotzeko inbertsioak egiten laguntzea, bereziki ustiategiaren funtzionamendua eta lanaren produktibitatea hobetzen duten makinak eta instalazioak erosteko inbertsioak. d) Ingurumen-iraunkortasuna hobetzeko inbertsioak egiten laguntzea, batez ere alderdi hauetan laguntzen duten inbertsioak: ekoizpen ekologiko eta integraturako sistemak ezartzea eta nekazaritza zein abeltzaintzako ustiategietan hondakinak tratatu eta biltegiratzeko hobekuntzak egitea. Horrez gainera, sustatuko da berotegi- efektua eragiten duten gasen isurketa murriztea eta lurzoruaren kudeaketa iraunkorra egiteko ongarrien erabilera eraginkorra egitea. e) Animalien higienea eta ongizatea, elikagaien segurtasuna, produkzioen trazabilitatea eta laneko segurtasuna hobetzeko inbertsioak egiten laguntzea, bereziki Europan arlo horietan emandako arau berriak betetzeko direnak. f) Alderdi batzuetan inbertsio berritzaileak egiten laguntzea, esaterako arlo hauetan: ustiategietako kostu energetikoak murrizteko bioenergia eta/edo energia berriztagarriak ezartzea eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKTak) erabiltzea.
Diru kopurua:
2.701.000,00 euros
Deialdiaren araudia:
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren 163/2017 FORU DEKRETUA, abenduaren 19koa (BAO Zk. 241/2017)
    Bizkaiko Foru Aldundiaren 163/2017 FORU DEKRETUA, abenduaren 19koa. Honen bidez, Bizkaiko Lurralde Historikoko nekazaritzako ustiategietan inbertsioak egiteko eta nekazari gazteek enpresak sortzeko laguntzen oinarri arautzaileak eta 2018ko deialdia onesten dira
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Iraunkortasun eta Ingurune Naturalaren Saila
Deialdia egiten duen organoa:
Iraunkortasun eta Ingurune Naturalaren Saila
Erakunde erabakigarria:
Bizkaiko Foru Aldundia
Bertan emandako arreta:
Eskualdeko nekazaritza bulegoan edo Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saileko Nekazaritza Zerbitzuaren bulegoetan (Lehendakari Agirre, 9, 2. ezkerra 48014-Bilbo)
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Eskualdeko nekazaritza bulegoan edo Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saileko Nekazaritza Zerbitzuaren bulegoetan (Lehendakari Agirre, 9, 2. ezkerra 48014-Bilbo)
Itzuli Eskualdeko nekazaritza bulegoan edo Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saileko Nekazaritza Zerbitzuaren bulegoetan (Lehendakari Agirre, 9, 2. ezkerra 48014-Bilbo)
Nekazaritzako ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak. Bizkaia 2018
a) Ustiategiaren ekoizpena merkatuaren beharrizanetara egokitzeko inbertsioak egiten laguntzea, batez ere alderdi hauetan laguntzen duten inbertsioak: ekoizpenen kalitatea hobetzea eta uzta biltegiratzea. b) Ustiategien errentagarritasuna hobetzeko inbertsioak egiten laguntzea, batez ere alderdi hauetan laguntzen duten inbertsioak: ekoizpen-kostuak murriztea, gastu energetikoa murriztea, produktibitateak areagotzea eta nekazaritza-jarduerak dibertsifikatzea. c) Ustiategiaren errendimendu orokorra hobetzearren ekoizpen- ahalmena areagotzeko inbertsioak egiten laguntzea, bereziki ustiategiaren funtzionamendua eta lanaren produktibitatea hobetzen duten makinak eta instalazioak erosteko inbertsioak. d) Ingurumen-iraunkortasuna hobetzeko inbertsioak egiten laguntzea, batez ere alderdi hauetan laguntzen duten inbertsioak: ekoizpen ekologiko eta integraturako sistemak ezartzea eta nekazaritza zein abeltzaintzako ustiategietan hondakinak tratatu eta biltegiratzeko hobekuntzak egitea. Horrez gainera, sustatuko da berotegi- efektua eragiten duten gasen isurketa murriztea eta lurzoruaren kudeaketa iraunkorra egiteko ongarrien erabilera eraginkorra egitea. e) Animalien higienea eta ongizatea, elikagaien segurtasuna, produkzioen trazabilitatea eta laneko segurtasuna hobetzeko inbertsioak egiten laguntzea, bereziki Europan arlo horietan emandako arau berriak betetzeko direnak. f) Alderdi batzuetan inbertsio berritzaileak egiten laguntzea, esaterako arlo hauetan: ustiategietako kostu energetikoak murrizteko bioenergia eta/edo energia berriztagarriak ezartzea eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKTak) erabiltzea.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Indibidualki, elkarte baten bidez, familia dela-eta edo nekazari gazte gisa nekazaritzako ustiategietako titular direnak izan daitezke laguntza-ildo honen onuradun, betiere ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
1. Nekazaritzako titularrak edo titularkideak pertsona fisikoak badira: 1.1. Laguntzaren eskabidea aurkezten denean, 18 urte beteta edukitzea eta 65 urte bete gabe edukitzea. 1.2. Titulu nagusiko nekazaria izatea. 1.3. Eskatzaileak afiliatuta egon behar du nekazaritza-jardueraren arabera dagokion Gizarte Segurantzaren araubidean. 1.4. Ez jasotzea nekazaritza-jardueratik datorren erretiro-pentsiorik edo ezintasun absolutu edo ezintasun osoaren ondoriozko pentsiorik, ezintasun hori laguntza-eskabidearen helburu den jarduerara lotuta ez badago salbu. 1.5. Eskatzaileak langabezia-sorospena jaso badu eskabidea egin aurretik, hori dela-eta jasotzen dituen sariak aldi baterako direnez gero, ez dira sarreratzat hartuko laguntzak emateko orduan, baina espedientean agerrarazi egin beharko dira, eta adieraziko da zenbatekoak diren eta noiz amaituko den jasotzen. 1.6. Eskaera aurkezten denean, lanbidean aritzeko gaitasuna eta trebakuntza izatea, ekoizte-bideak behar bezala erabiliko direla bermatzeko. 1.8. Onuradunak kasu guztietan izan behar ditu egunean zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
2.701.000,00 euros
Muga:
Urtean, diru-laguntza jaso dezakeen inbertsioaren zenbateko handiena 150.000,00 eurokoa izango da titulu nagusiko nekazari bakoitzeko, ustiategi bakoitzeko diruz-lagundu daitezkeen NELUen kopurua kontuan hartuta
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
(Eskaera)
Formulario
Dokumentazioa:
  • Eskabidearekin batera, dokumentazio orokorra (Deialdiaren 1. eta 2. eranskinetan zehazten da):
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2017/12/21 - 2018/02/02
Ebazteko epea:
Organo instrukzio-egileak laguntza-lerro bakoitzari ebazpenproposamena formulatu ondoren, Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko foru diputatuak ebatziko ditu espedienteak. Horretarako, gehienez ere 6 hilabeteko epea egongo da, eskabideak aurkezteko ezarritako epearen azken egunetik zenbatzen hasita.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.