2019-2021 diru-laguntzen deialdia. IV KAPITULUA: Enplegu-zentroen jarduerak garatzeko laguntza.

[enplegu-zentroak]

Deskribapena


Xedea

Kapitulu honen xede dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eman ditzakeen oinarri espezifiko arautzaileak, enplegu-zentroen jarduerak garatzeko eta 2019-2021 epealdiko ekitaldietan gauzatzeko diren laguntzenak.

Aurrekontuko zuzkidura

3.784.000 €

Prestazio ekonomikoa

Kapitulu honetan ezarritakoari jarraikiz, hurrengo apartatuan deskribatutako enplegu-zentroen jarduerak lagun daitezke, 20. artikuluan aipatutako erakundeek VIII. eranskinean ezarritako baldintzetan gauzatu behar dituztenak. Eranskin horretan zehazten da zeintzuk diren diruz lagun daitezkeen jardun-eremuak eta enplegu-zentroen kopurua.

Enplegu-zentro deritzo lankidetza-erakundeak enplegu bila ari diren pertsonen eskuetan norberaren erabilerarako tresnak dituen espazio fisiko egonkorrari. Tresna horiek lan-merkatuan txertatzera zuzendutako ekintzak garatzera eta xede hori lotzeko eskuragarri dauden baliabideen inguruko kontsultak egiteko daude erabilgarri. Horrez gain, eskuragarri dauden tresna horien erabiltzen laguntzeko pertsona orientatzaile bat egongo da bertan modu iraunkorrean.

Era berean, enplegu-zentroa programatutako ekintza-espazio izan beharko du, eta zentroko orientatzailearen ardurapean garatuko da. Taldeko ekintzak egiteko, enplegu-zentroko espazio osoa erabiliko da.

IV. kapitulu honetan ezarritakoari jarraikiz diruz lagundutako enplegu-zentroen jarduera erakunde onuradunen berezko langileek eskainiko dute, eta ezin izango dira inolaz ere azpikontratatu.

IV. kapituluan araututako enplegu-zentroen jarduera garatzeko laguntzak finantzatzeko: 3.784.000 euro; horietatik, 946.000 euro 2019ko ordainketa-kredituari dagozkio, 1.892.000 euro 2020ko konpromiso-kredituari, eta 946.000 euro 2021eko konpromiso-kredituari.

Prozedura bakarrean norgehiagoka beteko da.

Komisio ebaluatzailea:

  • Eskaeren analisia.
  • Konpontzeen Eskakizun.
  • Behin-behineko ebazpen-proposamena.
  • Euskal Enplegu Zerbitzuko webgunean behin-behineko proposamen argitalpena, 10 egun balioduneko epea izanda egokitzat hartzen dituzten alegazioak aurkezteko.
  • Alegazioak aztertuta, behin betiko ebazpen-proposamena egingo da.

Lanbide-ko Zuzendari Nagusia: Behin betiko erabakia, Euskal Enplegu Zerbitzuko webgunean eta geroago EHAAn argitaratuko dena.

Jarduera-hasiera: behin betiko Erabakiaren argitalpenaren ondoko eguna.

Ordainketa-modua:

Esleitutako diru-laguntzak hiru epetan ordainduko dira:

  • Esleitutako guztikoaren % 25eko aurreordainketa bat, 2019ko ordainketa-kreditutik ordainduko dena.
  • Bigarren aurreordainketa bat, 2020ko konpromiso-kreditutik ordainduko dena, diru-laguntzaren esleipen-ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita 12 hilabete igaro direnean. Esleitutako zenbatekoaren % 50ekoa izango da.
  • Azken ordainketa, 2021eko konpromiso-kreditutik ordainduko dena, eta ordaintzeke egongo den diru-laguntza edo zenbatekoaren balioa izango duena.

Bi aurreordainketetako edozeinen kopurua 180.303,63 € baino handiagoa izanez gero, aldez aurretik ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, aurreratutako zenbatekoaren bermea, abala edo fidantza Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren aurrean aurkeztu izana egiaztatzen duena. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eskura jarriko du abal-eredua.

Edonola ere, ez da bermerik eratu beharra eskatuko, baldin eta diru-laguntzen onuraduna tokiko erakundea edo haren mendeko erakunde edo organismoak bada.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak edo juridikoak

Eskakizunak:

  • Entitate-Erregistroan, deialdi honen argitalpen datan akreditatuta

Betekizunak

  • Beste Administrazio edo erakunde publiko edo pribatu bateko diru-laguntzarik jaso deialdiak xede duen kontzeptu berean, komunikatzea

  • Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo bere erakunde autonomiadunek entitate onuradunari ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren bat eman eta hori itzultzeko edo zigortzeko prozeduran, ez egotea.

  • Ez dago penalki edo administratiboki zigortuta sexu-bereizkeriagatik, eta ez du debekurik Euskadiko administrazio publikoetako laguntza eta diru-laguntza deialdietara aurkezteko, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.

  • Erakundea behar bezala eratuta eta dagokion erregistroan inskribatuta dago.

  • Baliabide pertsonal eta materialen antolamendua

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ditu.

  • Deialdiak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituela, eskatzen duen diru-laguntza eman diezaioten

  • Eskaerarekin batera atxikitako agiriak eta datuak benetakoak dira.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa


Herritarrei Arreta emateko Zerbitzua / Servicio de Atención a la Ciudadanía

945 160 600 / (Informazio orokorra / Información general)

Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua / Servicio de Atención a Entidades y Empresas

945 160 601 (Informazio orokorra / Información general)

Besteak / Otros:

orientazioa@lanbide.eus

Kodea

10157

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


IV. kapitulu honek aipatutako diruz lagun daitezkeen eskabideak egoitza elektronikoaren bitartez aurkeztu beharko dira. Jarraian aurkituko duzun estekaren botoia. 

Erakunde bakoitzak enplegu-zentroaren jarduera zein lurralde-eremutan egingo duen adierazi beharko du.

Deialdi honetako 20. artikuluko 2. zenbakian adierazitako erakundeek baino ezingo dute «erakundeak – zailtasun bereziak» motako eremuetarako enplegu-zentroetarako diru-laguntzen eskabidea aurkeztu.

  • Erakundearen edo enpresaren IFKren kopia edo, pertsona fisikoen kasuan, NANaren kopia.
  • Egiaztatzea, hala badagokio, azken 10 urteetan egindako jarduera enplegu-zentro zerbitzua emateari dagokionez Eusko Jaurlaritzaren deialdien esparruaren baitan eta 327/2003 Dekretuak edo (abenduaren 23koak, lan-aukerak areagotzeko eta laneratzea sustatzeko neurriak arautzen dituena) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak 2011 eta/edo 2013an egin zituen orientazio-deialdiek edo Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak 2014, 2015 eta 2017an egin zituen enplegu-zentroetako zerbitzuen deialdiek ezarritakoaren arabera.
  • Erakunde eskatzailearen lokal bakoitzaren ezaugarriak jasotzen dituen txosten deskribatzaile eguneratua. Derrigorrez atxiki behar dira 20. artikuluko 3.a) apartatuan zehaztutako instalazioetako espazio eta dimentsioak zehazten dituzten argazkiak eta planoak, baita instalazio horietarako barneko nahiz kanpoko bideen argazki eta planoak ere.
  • Teknikari eskudun batek egindako txostena, kasuan kasuko elkargo profesionalak ikus-onetsia, lokala irisgarritasuna sustatzeko indarreko araudiarekin bat datorrela adierazten duena, eta lokalaren gaur egungo egoerari dagokiona 20. artikuluko 3.a) apartatuetan deskribatutakoaren arabera:Kanpotik lokalean sartu ahal izatea, barruko ibilbideen bidez, ekintza egiteko erabiltzen diren esparruetara iristea, bainugela egokigarriak eta egokituak izatea, ekintzaren hartzaile diren pertsonek erabil ditzaten.

Artikuluaren bigarren zenbakian aurreikusitako kasuan ez da beharrezkoa izango 2.3 apartatuan aipatutako dokumentazioa aurkeztea. Kasu horretan, lokalak aldaketarik izan ez duela eta 20.3 a) artikuluak aipatzen duen deialdian eskatu zitzaizkien baldintzak oraindik ere betetzen dituztela bermatzen duen erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da.

  • Hala badagokio, xedea edo erakunde eskatzailea sortzeko xedea gizarte-bazterkeria egoeran egoteko arriskuan dauden kolektiboei eta/edo desgaitasunak dituzten pertsonei lan-orientabidea ematea eta/edo haien laneratzea bultzatzea dela adierazten duen ziurtagiririk.
  • Hala badagokio, erakundearen langileen artean desgaitasuna duten pertsonen ehunekoaren erantzukizunpeko adierazpena.
  • Enplegu-agentziaren izaera egiaztatzea dagokion ebazpen administratiboa aurkeztuz, baldin eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak eman badu.
  • Desgaitasunak dituzten pertsonek erabili ahal izateko, enplegu-zentroari egingo zaizkion egokitzapenak eta emango zaizkion laguntza teknikoak adieraziko dituen memoria, 20.2 artikuluko baldintzetan txertatze-soziolaboralerako zailtasun bereziak dituzten kolektiboentzako enplegu-zentroen kasuan.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

  • Lau hilabete. eskaera-aurkezpen epea hasten denetik.
  • Aipaturiko epean igarota erabakia jakinarazi gabe, diru-laguntzaren eskaera gutxietsita ulertuko da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Jarduera hasteko dokumentazioa


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk