Euskal Autonomia Erkidegoko Enplegu Zentro Berezietako Lanbide Jarduerari Laguntzeko Unitateak 2019ko ekitaldian finantzatzeko laguntzak

[uaaps_2019]

Deskribapena


Xedea

Langile ezinduen laneratzea, integrazio pertsonala eta gizarteratzea lortzea, eta aldi berean, ahalik eta ezindu kopuru handiena lan arruntaren erregimenean txertatzeko bitarteko bat izatea. Eta eginkizun horren osagarri gisa, langile ezindu bakoitzari bere baldintza fisiko, psikiko edo intelektualetara egokituriko lanpostua eskainiko zaio.

Aurrekontuko zuzkidura

4.200.000,00 euro

Prestazio ekonomikoa

1.200 euro kontratu mugagbe bakoitzetik edo 600 euro alde baterako kontratuen gatik, beti ere 6 hilabeteko gutxieneko iraupena izanez.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzaren %100 baiezko ebazpenarekin batera.

Nori dago zuzenduta


Enplegu Zentro Berezietako erakunde titularrak

Enplegu Zentro Berezia bezela kalifikatuta eta erregistratuta egotea

Eskakizunak:

  • Enplegu Zentro Berezia bezela kalifikatuta eta erregistratuta egotea

Betekizunak

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak egunean edukitzea.

  • Sexu-bereizkeria egiteagatik zigor administratibo edo penalik ez eukitzea, ezta euskal administrazio publikoen laguntza eskuratzeko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko Legea (4/2005) dela bide.

  • Ez egon dirua itzularazteko hasitako inolako prozeduraren edo zigorrak ezartzeko prozeduraren barruan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomiadunek emandako izaera bereko Laguntzak jasotzeagatik.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Finantzatzen duen erakundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Kodea

010157

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


Diru-laguntza eskuratzeko eskagiria (III Eranskina) http://www.lanbide.eus web orrian lortu daiteke.

Honekin batera ondorengo dokumentazioa aurkeztu behar da:

  1. LJLUren memoria deskribatzailea
  2. Urteko kudeaketa-plana, gutxienez honako hauek zehaztuta:
  3. NANaren fotokopia –salbu eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari baimendu bazaio nortasun-datuen egiaztapen elektronikoa egitea– eta eskabidea sinatzen duen pertsonak duen ordezkaritzaren egiaztagiria.
  4. Lanbide Jarduerari Laguntzeko Unitateetan diru-laguntza hauen bidez kontratatu diren langileen urteko ordainsari gordina egiaztatzen duen ziurtagiria
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabetekoa izango da, deialdia EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk