Etxebizitzarako prestazio osagarria - EPO

Deskribapena


Xedea

EPO izenekoa aldian behingo prestazio ekonomikoa da, diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DBE) osagarri gisa gauzatzen dena. Ohiko etxebizitzaren edo bizitokiaren alokairu-gastuak estaltzera bideratuta dago, alokairua edozein modalitatetakoa izanik ere: errentamendua, azpierrentamendua, baterako errentamendua, ostatu-ematea eta logela-alokairua.

Prestazio ekonomikoa

EPOaren gehieneko zenbatekoa hilean 250 euro da eta ez da gehikuntzarako aukerarik izango inolako gorabehera dela eta, edozein modalitatetan, hots, errentamendua, azpierrentamendua, baterako alokairua, ostatu hartzea eta gelen alokairua.

Nori dago zuzenduta


  • Pertsona fisikoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Lana lortzeko zailtasuna izatea egiaztatzeko | Enplegua lortzeko zailtasun berezia izatea
    • Pertsona fisikoen errenta-maila egiaztatzeko | Errenta-maila ..........izatea
    • Bizikidetza-unitatearen bizilekuari buruzko datuak egiaztatzeko | Bizikidetasun-unitatea eratzen duten kideen berri ematea
    • Pertsona eskatzailearen bizilekuari buruzko datuak egiaztatzeko | Bizilekua ...............n izatea
    • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzeko | Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Betekizunak

    • Diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularra izatea, bi modalitateetako edozeinetan.
    • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

    • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

    • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

    • Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Etxebide zerbitzuan alokairuko etxebizitzaren eskatzaile gisa izena emanda egotea edo izena emateko eskaera egina izatea.

    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

    Ebazten duen erakundea

    • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

    Kontaktu-informazioa


    Kodea

    1372

    Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


    Ebazpena eta errekurtsoak


    Diru-laguntza emateko modua

    Lehiaketarik gabe

    Isilbidearen ondorioak

    Onartzea