Ohiko galderak

  • Bizikidetza-unitateko kide guztien oinarrizko beharrak estaltzera bideratzea DBE.
  • Bizikidetza-unitateko edozein kideri dagokion edo zegokiokeen diruzko eskubide edo prestazio oro (subsidioa, pentsioak, eta abar) liatzea.
  • Baliabideak modu arduratsuan administratzea eta arduraz jokatzea, egoera ekonomikoa larriagotzea edo pairatzen den bazterkeriazko egoera larriagotzea ekiditeko.
  • Beren kontura dituzten adin txikiak eskolatzea eta eskolara joango direla ziurtatzeko bitartekoak eskaintzea.
  • Eskean ez ibiltzea eta bizikidetza-unitateko kideak eskean ibiltzen ez uztea edo horretara ez behartzea.
  • Lanbideri jakinaraztea, gertatzen diren unetik gehienez ere 15 egun naturaleko epean prestazioa jasotzeko eskubidea aldatu, eten edo iraungi dezaketen honako gertakari hauek:
    • Bizikidetza-unitatearen osaera eragiten duten gertakariak
    • Prestazioaren zenbatekoa kalkulatzeko oinarrian hartu diren baliabideak (diru-sarrerak, ondarea) eragiten dituzten gertakariak.
    • Prestazioa aitortzeko bete beharreko baldintzaren bat behin-behinean edo behin betiko urratzea eragin dezakeen edozein gertakari edo egoera.
    • Pertsona titularraren ohiko bizitokia aldatzea, betiere Laneratzeko Hitzarmenean aurreikusitako berezitasunei kalterik egin gabe.
  • Gaizki jasotako edo okerreko zenbatekoarekin jasotako prestazioak itzultzea.
  • Administrazioaren aurrean agertzea eta elkarlanean jardutea, eskatzen zaionean.
  • Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren titular izateagatik dagokion beste edozein betebehar betetzea, kasuan-kasuan dagokion modalitatean.
  • Administrazioarekin Gizarteratzeko Hitzarmen bat negoziatu, sinatu eta betetzea. Betebehar horretatik salbuetsita daude titulartzat pentsiodun bat duten bizikidetza-unitateak, pentsiodunak edo bizikidetza-unitateko beste kideren batek lan-adina badu eta ezintasun iraunkor absolutua ez badu izan ezik).
  • Titularra zein lan-adina duten bizikidetza-unitateko kideak erkidegoaren alde lan egiteko libre egotea, Administrazioak eskatzen badu (salbuespenak salbuespen).
  • Adierazitakoaz gain, honako alderdi hauek barne hartuko dira:
    • Lanbiden eskatzaile gisa izena emanda jarraitzeko konpromisoa.
    • Enplegu egokia bat ez baztertzea.
    • Enpleguan borondatezko, behin betiko edo behin-behineko bajarik ez hartzea eta lan-utzialdirik ez hartzea.

(Ezgaitasun absolutu, ezgaitasun handi edo kotizaziopekoa ez den ezgaitasunagatiko pentsioen titularrak, 65 urte baino gehiago dituzten pertsonak eta ikasketa akademiko arautuak egiten dituzten 23 urtetik beherako pertsonak izan ezik, edo Lanbideren ustez lan-merkatuan sartzeko baldintzak betetzen ez dituzten pertsonak izan ezik).

 

Prestazioaren titularrari zein onuradunei dagokie betebeharrak betetzea. Guztiek bete behar dituzte prestazioa ematen denean adierazten diren betebehar orokorrak, bai eta sinatuko duten gizarteratzeko hitzarmenean hartutako konpromisoak ere.

Bai. DBE prestazioaren titularrek zein lan-adina duten bizikidetza-unitateko kideek lanean hasteko libre egon behar dute. Horrenbestez, honako baldintza hauek bete behar dira:

  • Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea etenik gabe.
  • Enplegu egokia bat ez baztertzea.
  • Enpleguan borondatezko, behin betiko edo behin-behineko bajarik ez hartzea eta lan-utzialdirik ez hartzea, ezinbestean ez bada.

Ez, salbuespenak daude:

  • Ezintasun absolutu, ezintasun handi edo kotizaziopekoa ez den ezintasunagatiko pentsioen titularrak.
  • Ikasketa akademiko arautuak egiten dituzten 23 urtetik beherako pertsonak.
  • Lanbideren ustez epe laburrera edo ertainera lan-merkatuan sartzeko baldintzak betetzen ez dituzten pertsonak.

Bizileku-baimenik ez duten atzerritarrei ez zaie eskatzen enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea, baina, bai eskatzen zaie, ordea, laneratzeko zerbitzuen eskatzaile gisa izena emanda egotea (orientazioa, prestakuntza, eta abar).

Ezin zaio uko egin enplegu egoki bati.

Lan egoki bat eskatzailearen ohiko lanbidearekin bat datorrena da, edo beste edozein lan, baldin eta eskatzailearen gaitasun fisikoekin eta prestakuntzarekin bat badator, lanpostua eskaintzen den sektorean ezarritako soldata badu eta ohiko bizitokia aldatu behar ez bada. Azken kasu horretan, enplegu berria eskaintzen den lekuan ostatu egokia hartzeko aukera duten kasuak dira salbuespena.

Lanbideri jakinarazi behar dizkiozu, aldaketa gertatzen diren unetik gehienez ere 15 egun naturaleko epean, prestazioa jasotzeko eskubidea aldatu, eten edo iraungi dezaketen honako gertakari hauek:

  • Bizikidetza-unitatearen osaera eragiten duten gertakariak.
  • Prestazioaren zenbatekoa kalkulatzeko oinarrian hartu diren baliabideak (diru-sarrerak, ondarea) eragiten duten gertakariak.
  • Prestazioa aitortzeko bete beharreko baldintzaren bat behin-behinean edo behin betiko urratzea eragin dezakeen edozein gertakari edo egoera.
  • Pertsona titularraren ohiko bizitokia aldatzea, betiere Laneratzeko Hitzarmenean aurreikusitako berezitasunei kalterik egin gabe.
  • Bizikidetza-unitateko kideren baten heriotza.
  • Titularra edo bizikidetza-unitateko beste kideren bat egoitza publiko edo pribatu, osasun-zentro, zigor-zentro, desintoxikazio-zentro edo abegi-zentro batean sartu izana, hilabete bat edo hortik gorako aldi baterako.
  • Bizikidetza-unitatea uztea: titularrak ohiko bizitokia uzten duenean.
  • Adopzioa, familia-abegi iraunkorra edo adopzioaren aurrekoa, edo tutoretza.
  • Bizikidetza-unitatera laugarren gradura arteko odolkidetasunezko ahaidetasuna edo bigarren mailako kidetasunezko ahaidetasuna duen pertsona bat sartzea.
  • Bizikidetza-unitatearen osaera eragiten duen edozein aldaketa.
  • Hileko nire diru-sarreretan edo nire ondarean gertaturiko edozein aldaketa: jaraunspenak, legatuak, aseguru-kobrantzak, edonolako kalte-ordainak, eta abar.
  • Baliabideak ugaritzea, kasuan-kasuan eskubide ekonomikoak baliatzeagatik lortutako diru-sarreren ondorioz (pentsioak, subsidioa, langabezia, eta abar).