Ohiko galderak

Hilero ordaintzen den diru-laguntza bat da, baliabide ekonomiko nahikoa ez duten pertsonei eta familiei oinarrizko beharrak estaltzen eta lan-esparruan txertatzen laguntzeko.

Oinarrizko beharrak estaltzeko baliabide ekonomikorik ez duten edo baliabide ekonomiko nahikoa ez duten eta baldintza jakin batzuk betetzen dituzten pertsonentzat da. Lanik ez duten pertsonak, baliabide gutxi dituzten langileak, pentsiodunak, bestelako pentsio batzuen onuradunak, bizileku-baimenik ez duten atzerritarrak eta abar izan daitezke.

  • Bizikidetza-unitate bat osatzea eskaera aurkeztu baino urtebete lehenagotik gutxienez. Zenbait kasutan, urtebete ez daramaten pertsonak onartzen dira, baldin eta honako egoera hauetako batean badaude:
    • Adin txikiak beren kontura dituzten pertsonak.
    • Ezkontzagatik edo antzeko beste erlazio iraunkor batengatik.
    • Bereizteagatik, dibortziatzeagatik edo beste antzeko egoera batengatik.
    • Heriotzagatik edo egoitza batean edo zigor-zentro baten sartzeagatik.
    • Etxeko tratu txarren biktimak.
    • Zahartzaro-pentsioen, elbarritasun-pentsioen edo alarguntasun-pentsioen onuradunak. 
  • Benetako bizilekua Euskal Herrian eduki eta bertan erroldatuta egon izana, azken 3 urtetan etenik gabe. Baldintza hori betetzen ez bada, eskaera aurkeztutako datatik gutxienez urtebeteko errolda onartuko da, 5 urteko lan-jarduera ordaindua froga badaiteke. Pentsio publikoa jasotzen duten pertsonak edo genero-indarkeria jasan dutenak izango dira salbuespena, eta urtebeteko errolda izatearen baldintza soilik bete beharko dute. 
  • Aurreko baldintzetako bakar bat ere betetzen ez bada, beharrezkoa izango da azken hamar urteetan bost urtez gutxienez erroldan egotea. 
  • Baliabide nahikoa ez edukitzea:
    • Hileko diru-sarrerak kasua-kasuan bere bizikidetza-unitateko kideen arabera dagokion DBEren hileko zenbatekoaren azpitik egotea.
    • Ohiko bizilekua den etxeaz gain (etxea, garajea eta trastelekua) edo lan-jarduera garatzeko erabiltzen den higiezinaz gain, beste jabetzarik ez edukitzea (salbuespenak salbuespen).
    • DBE kobratzeko ezarritako balioa gainditzen ez duten diru, titulu, balio edo bestelako jabetzarik ez edukitzea. 
  • 23 urte baino gehiago edukitzea (salbuespenak salbuespen).
  • Ez dago gizarte-egoitza, osasun-egoitza edo egoitza soziosanitario publiko edo itundu batean sartuta.
  • Ez dago kartzelan.
  • Lanean ari bada,lanaldi-murrizketarik ez edukitzea, nork bere borondatez hartua ez denean izan ezik.
  • Titularrari edo bizikidetza-unitateko kideei dagozkien prestazio ekonomiko guztiak (pentsioak, langabezia, subsidioa, elikagaien pentsioa, eta abar) aldez aurretik eskatu izana.
  • Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea eta Gizarteratzeko Akordio bat edo Aurreakordio bat sinatuta edukitzea.

Diru-sarrerak bermatzeko errentan erabiltzen den kontzeptu bat da; familia-unitatea nork osatzen duen zehazteko erabiltzen da, hori erabiliko baita zenbateko diru-laguntza dagokion kalkulatzeko.

Bizikidetza-unitatean (BU) sartuko dira, hortaz, etxebizitza berean bizi diren pertsona guztiak, baldin eta ahaidetasun-harreman hauetakoren bat badute:

  • Ezkonduta egotea edo hantzeko harreman iraunkor bat izatea: izatezko bikoteak, ezkongaiak eta abar.
  • 4. mailara arteko odolkidetasuna izatea titularrarekin: gurasoak, aitona-amonak, birraitona-amonak, osaba-aitonak edo izeba-amonak, izeba-osabak, lehengusuak, seme-alabak, bilobak, birbilobak, anai-arrebak, ilobak.
  • 2. mailara arteko ezkontza-kidetasuna; hor sartzen dira: eskatzailearen bikotekidearen gurasoak, aitona-amonak, seme-alabak, bilobak eta  anai-arrebak.
  • Adopzioa, familiako harrera iraunkorra edo adopzio aurrekoa, edo tutoretza. 


Dena den, ez ohiko zenbait kasutan, lotura hori izanagatik ere bizikidetza-unitate desberdinekoak izan daitezke, nahiz eta etxe berean bizi (bizikidetza-unitate bereziak).

Lehendabizi, zure bulegoa zein den jakin behar duzu, zure helbideari dagokion posta-kodea kontuan hartuta.

Dagokizun bulegoaren arabera, arreta era batekoa edo bestekoa izan daiteke. Zenbait bulegotan ezinbestekoa da aurretik hitzordua eskatzea DBEari buruzko informazioa jasotzeko. Beste batzuetan, ordea, hitzordurik hartu gabe artatuko zaituzte.

Edonola ere, zure bulegoan eskabidea izapidetzeko zer agiri beharko dituzun adieraziko dizute. Hala ere, Labinderen web-orrialdean ere eskuratu dezakezu informazio hori.

945 160 600 edo 630 305 452 Informazio-telefonoan esango dizute zure helbidearen arabera dagokizun bulegoa. Jendearentzako arreta emateko ordutegia 8:30etatik 19:30etara da (18:30 Uztailan eta Abuztuan). Halaber, Telefono-zenbaki eta helbideen atalean ere egin ahal izango duzu kontsulta, baldin eta posta-kodea  badakizu.

Egindako hitzordura joan ezin badut, 945 160 600 edo 630 305 452 informazio-telefonoaren bitartez eska dezaket hitzordu-aldaketa, edo bestela, dagokidan Lanbideren bulegoan bertan.

Egindako hitzordu batera ez joateak etetea dakar berekin, betebeharrak ez bete izanagatik.

Lanbidek idatzizko jakinarazpen bat bidaliko dizu etxera. DBE ematen badizute, zenbatekoa, atzerapenak eta ordainketa zein egunetik aurrera egingo den jakinaraziko zaizkizu.Laguntza ukatzen badizute, arrazoiak azalduko dizkizute. Edozein kasutan, erabakiarekin ados ez bazaude, aurkez daitezkeen errekurtsoen berri emango zaizu, eta non egin eta epeak jakinaraziko zaizkizu.

Lanbidek, eskaera aurkezten denetik bi hilabeteko epean, gehienez ere, ebazpena hartu eta jakinaraziko du. Laguntza hau jasotzeko eskubidea eskaeraren erregistroa egiten den egunean bertan hasten da.

Eskatzaile bakoitzaren familia-egoeraren eta lan-egoeraren arabera. Beste batzuen artean, honako dokumentu (jatorrizkoa eta fotokopia ) hauek aurkeztuko dira:

  • Lanbiden eskatzaile gisa izena emanda dagoela ziurtatzen duen agiria.
  • Eskatzailearen eta familia-unitateko kideen nortasuna egiaztatzeko agiriak, indarrean.
  • Familia-liburuaren edo antzeko agiri baten fotokopia.
  • Errolda-ziurtagiria.
  • Errenta-aitorpena.
  • Kide guztien diru-sarreren frogagiriak.
  • Banku-libreten fotokopiak eta kontu-zenbakia.
  • Diru-sarreren eta familia-ondarearen zinpeko aitorpena.
  • Ondasun higiezinen ziurtagiria edo ondasun higiezinen zergaren azken ordainagiria.
  • Jatorrizko herrialdean dituzten ondasunen ziurtagiria.
  • Berrakura, apopilotza, ostatatze, alokairu edo baterako akuraren kontratua.

Bizileku-baimenik gabeko atzerritarrek 11 euro ordaindu behar dituzte kutxaren batean kontu bat irekitzeko (ezinbesteko betebeharra da hori prestazioa kobratzeko). Ordainketa aurrezki-kutxan edo atzerritarren bulegoan egin daiteke.

Zenbait aurrezki-kutxak 3 € kobratzen dituzte kontuen mugimenduengatik (internet bidez edo libreta eguneratuz dohainik lor daiteke).

Etxebizitza bakoitzak bi DBE prestazio bakarrik jaso ditzake (bizitoki kolektiboetan izan ezik). Bi baino gehiago eskatzen badira, eskatzen lehenengoa izan den eta baldintzak betetzen dituen eskatzaileari emango zaio.

DBE lanarekin bateragarria da. Lanean hasi eta sarrerek DBE jasotzeko gehieneko diru-sarrerak gainditzen badituzte, laguntza eten egiten da behin-behinean. Diru-sarrerek ez badute gehieneko muga gainditzen, lan-sarreren errenta osagarria kobratzen da.

Nolanahi ere, Lanbiden jakinarazi behar dut 15 eguneko denbora-tartean lanean hasten naizenetik zenbatzen hasita.

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzeko, ezinbestekoa da Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea eta benetako bizitokia bertan izatea, eta betiere prest egon lanerako eta prestakuntza jasotzeko.

Betebehar hori izanagatik ere, DBEa jasotzen ari denak eskubidea izango du Euskal Autonomia Erkidegotik ateratzeko, baina horren berri eman behar du beti Lanbideren bulegoan, atera aurretik eta ondoren (eredu bat dago komunikazio horietarako).

Prestazioa kobratzen, atera daitekeen egun-kopurua aldatzen doa taldeen arabera:

 

30 EGUN URTEAN

Lanean ari diren titularrak eta onuradunak (eta haien ezkontideak eta seme-alabak)

Enplegurako prest egon behar ez duten pentsiodunak (eta haien ezkontideak eta seme-alabak)

Lanean ari ez diren pertsonak baina enplegurako prest egon behar ez dutenak (eta haien ezkontideak eta seme-alabak):

  • Lan egitetik salbuetsita dauden pertsonak.
  • % 65 baino desgaitasun handiagoa duten pertsonak.
  • Adingabeak.
  • Ikasketa arautuak egiten ari diren 16-23 urte bitartekoak.

15 EGUN URTEAN

Lanean ari ez diren titularrak edo onuradunak (etengabe egon behar baitute enplegurako eta prestakuntzarako prest)

Hauek dira Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko irteeren gehieneko denboraldiak Diru-sarrerak bermatzeko errenta kobratu bitartean.

Nolanahi ere, hartzaile batek kanpora atera behar badu denbora luzeagorako eta lehenago jakinarazten badu Lanbiden, ez zaio zigortuko prestazioa etetearekin betebeharrak ez betetzeagatik, baina kanpoan dagoen bitartean ezin izango du laguntzarik kobratu.

90 egun baino gehiagotarako ateratzen bada atzerrira, benetako bizitokia galduko du, eta ezin izango du berriro kobratzen hasi erroldaren eta benetako bizitokiaren eskakizuna errekuperatu arte.

  1. Prestazioa onartzeko eskatutako betebeharren bat betetzeari uzten badiot:
  • Traslado temporal de residencia habitual de toda la Unidad de Convivencia a un municipio fuera de la Comunidad Autónoma de Euskadi.
  • Si tengo nuevos ingresos por encima de los límites previstos.
  • En el caso de unidades de convivencia de una sola persona, si ingresa en centros residenciales públicos o privados, o en centros penitenciarios por un tiempo superior a un mes.
  1. Titularrak edo bere bizikidetza-unitateko kideren batek prestazioa lortzean hartutako betebeharrak urratzea.
  • No comunicar en plazo los cambios en la unidad de convivencia, en el nivel de recursos o cualquier otra modificación.
  • Negarse a negociar o suscribir un convenio de inclusión.
  • No cumplir los compromisos asumidos en el convenio de inclusión.
  • No estar disponible para el empleo, no estar inscrito ininterrumpidamente como demandante de empleo o rechazar un empleo adecuado.
  • Si se rechazan cambios en las condiciones de empleo que conllevarían una mejora en el nivel de ingresos.
  • Ocultar datos sobre su situación personal.

Eteteak hilabete iraungo du gutxienez, eta nolanahi ere, ordainketa eteteko arrazoiak zuzentzen ez diren bitartean ez da ordainketarik egingo. 12 hilabete igaro eta egoera konpontzen ez bada, iraungi egingo da prestazioa jasotzeko eskubidea.

Lanbideren bulegora joan behar dut prestazioa berriz ere eskatzeko. Etetea eragin zuen kausa desagertu bada, Lanbidek laguntza emango du berriz ere. Eteteari 12 hilabetetik gorako denbora-tartean eusten bazaio, laguntza behin betiko amaituko da.

DBEa laguntza amaitu baino hiru hilabete lehenagotik berritu daiteke. Dagokion bulegoaren arabera, aurretik hitzordua hartuta edo hartu gabe berritu ahal izango da.

Laguntza berritzeko eskabidea betetzeko beharko duzun dokumentazio eta informazio guztia jarraibide-karpeta batean duzu. Karpeta hori gure bulegoetan jaso dezakezu edo, bestela, lanbideren web-orrialdetik deskargatu: http://www.lanbide.euskadi.eus

  • Titularra hiltzen bada, kide bakar batek osatutako bizikidetza-unitateen kasuan.
  • Prestazioaren bi urteko indarraldia amaitu eta titularrak berritzeko eskaerarik aurkezten ez badu.
  • Bete beharreko baldintzaren bat behin betiko urratzen bada.
  • Ordainketen etetea 12 hilabete baino gehiagoko aldi batez luzatzen bada.
  • Prestazioaren bi urteko indarraldian betebeharrak ez betetzeagatik bi etenaldi egon badira.
  • Titularrak uko egitea.
  • Zehapen-prozedura baten ebazpen bidez.
  • Arrazoi justifikaturik gabe enplegu egoki bati uko egiten bazaio.
  • Prestazioak irauten duten bitartean, bere bizikidetza-unitateko kideei dagokien eskubide edo prestazio ekonomiko oro baliatzen ez bada.

Nire betebeharrak ez betetzeagatik edota arau-hausteren bat egin izanagatik laguntza kendu badidate, ezin izango dut prestazioa berriz ere eskatu urtebete igaro arte laguntza kendu zidaten egunetik zenbatzen hasita. Beste kasu batzuetan, edozein unetan eskatu ahal izango dut berriz ere.

  • Lanbideren informazio-telefonora deitu dezakezu: 945 160 600 edo 630 305 452
  • Lanbideren bulegora –dagokidanera– joan naiteke, informazioa lortzera eta zer egin behar dudan argitzera.

Eskabidea, ukapena, berritzea eta berrikuspena entregatzeko, ezinbestekoa da Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren titularra Lanbideren bulegora joatea. Edozein motatako aldaketak jakinarazteko edota eskatu zaion dokumentazioa entregatzeko, edozein pertsonak entregatzea onartzen da, betiere aurretiaz identifikatzen bada eta titularrak dokumentua sinatu badu.

Muturreko kasuetan, hala nola desgaitasun fisiko edo psikikoren bat edo gaixotasun larriren bat duten pertsonen kasuan, eta salbuespenezko kasuetan, esate baterako, lanagatik EAEtik kanpo aldi baterako bidatu behar bada, legezko ordezkari bat aurkeztea onartuko da aurretiaz justifikatuz gero.