Diru-sarrerak bermatzeko errenta - DBE

Deskribapena


Xedea

Diru-sarrerak bermatzeko errenta: oinarrizko premiei lotutako gastuei nahiz gizarteratze- edo laneratze-prozesuak dakartzan gastuei aurre egiteko behar adinako diru-sarrerak ez dituzten bizikidetza-unitateetako kideentzako aldian behingo eta jatorri ekonomikoko eskubide subjektibozko prestazioa.

Diru-sarrerak bermatzeko errentak (DBE) bi modalitate ditu:

1. Gizarteratzeko eta gizarte-babeserako oinarrizko errenta, lan-errentetatik eratorritako diru-sarrerarik ez dutenei zuzendua, betiere horiek hilean dituzten baliabide zenbagarriak ez badira iristen legokiekeen gizarteratzeko eta gizarte-babeserako oinarrizko errentaren zenbatekora.

2. Laneko diru-sarrerak osatzeko errenta, lanetik eratorritako diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitate jakin batzuei zuzendua, hain zuzen ere, legokiekeen gizarteratzeko eta gizarte-babeserako oinarrizko errentaren zenbatekora iristen ez diren hileko baliabide zenbagarriak dituzten bizikidetza-unitateei zuzendua, beren baliabide-maila osatzeko.

Prestazio ekonomikoa

DBE familia bakoitzak jasotzen dituen diru-sarreren osagarri bat da. DBEk bermatzen duen gehienezko hileko zenbatekoa, bizikidetza-unitatea osatzen duten pertsona kopuruaren eta hileko diru-sarreren arabera ezarriko da. Diru-sarrera horiek taulan agertzen diren gehienezko kopuruetatik deskontatuko dira.

Diru-sarrerarik ez dagoen kasuetan: bizikidetza-unitatea osatzen duten pertsona kopuruaren arabera ezarriko da gehienezko hileko kopurua.

Diru-sarreraren bat dagoen kasuetan (lana, pentsioa, errentak, alokairuak, kalte-ordainak, eta abar):  bizikidetza-unitateak jasoko duen hileko zenbatekoa kalkulatzeko, osatzen duten pertsona kopuruaren araberako gehienezko zenbatekoari, familiak jasotzen dituen diru-sarrera guztiak kendu behar zaizkio.

DBEren GEHIENEZKO HILEKO KOPURUA 2018rako
BUaren PERTSONA KOPURUAOROKORRA €/hileko gehienezPENTSIODUNAK €/hileko gehienez
1644,49 €732,38 €
2827,59 €915,47 €
3 o más915,47 €988,71 €

Guraso bakarreko bizikidetza-unitateen kasuan (adin txikiko seme-alaba bat edo gehiago beren ardurapean dituzte aitak edo amak), prestazioari gehituko zaio hileko 50,40 €  hileko subsidioa.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzeko | Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Salbuespenak salbuespen, urtebete lehenagotik bizikidetza-unitatea (BU) osatzea.
  • Benetako bizilekua Euskal Herrian eduki eta bertan erroldatuta egon izana, azken 3 urtetan etenik gabe. Baldintza hori betetzen ez bada, eskaera aurkeztutako datatik gutxienez urtebeteko errolda onartuko da, 5 urteko lan-jarduera ordaindua froga badaiteke. Pentsio publikoa jasotzen duten pertsonak edo genero-indarkeria jasan dutenak izango dira salbuespena, eta urtebeteko errolda izatearen baldintza soilik bete beharko dute. Aurreko baldintzetako bakar bat ere betetzen ez bada, beharrezkoa izango da azken hamar urteetan bost urtez gutxienez erroldan egotea.
  • Bizirauteko oinarrizko gastuei aurre egiteko behar adinako baliabideak ez izatea.
  • 23 urtetik gorakoak izatea. Arauak salbuespenak ere biltzen ditu.
  • Gizarte-arloko, osasun-arloko edo arlo sozio-sanitarioko egoitzako zerbitzugintzako erabiltzailea ez izatea modu iraunkorrean.
  • Espetxeratuta ez egotea.
  • Lan-kontratu batez justifikatutako diru-sarrerarik izanda ere, lanaldi murrizturik edo antzeko egoerarik ez izatea, salbuespeneko kasuetan izan ezik.
  • Egokitu dakiokeen eskubide edo prestazio ekonomiko oro, aldez aurretik, balioztatu.
  • Diru-sarrerak bermatzeko errenta titularrarekin gizarteratzeko hitzarmen aktiboa ezartzeari loturik emango da. Hitzarmen horren edukiak titularra eta horren bizikidetza-unitateko gainerako kideak gizarteratzea edota laneratzea erraztera bideratuko dira, eta titularraren eta Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuaren arteko adostasunez "Udalaren Gizarte Zerbitzuen lankidetzarekin" definituko dira. Lanbide da diru-sarrerak bermatzeko errentaren onuradunei laneratzea lortzen lagunduko dieten zerbitzuak eta baliabideak emateko organismo arduraduna.

Betekizunak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa


Kodea

01374

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Bi hilabete, eskabideari sarrera ematen zaion egunetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Onartzea

Espedientearen berrikuspena


  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Espedientearen berrikuspena

Gertakarien jakinarazpena (jada berrikusitako espedienteak, non beste aldaketa edo gertakari garrantzitsu bat jakinarazi behar den)


  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
DBE/EPO jasotzen dutenen gertakarien jakinarazpena

Aukerako ereduak (aurreko aukeretako edozeinentzat)


  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Aukerako ereduak (aurreko aukeretako edozeinentzat)

Beste tramite batzuk