Contrat@ri buruzko ohiko galderak

Hasierako kontratua eta haren luzapenak egin aurretik, Lanbidek baimendu behar du prestakuntza-jarduera hori.

Baimen-eskaera aplikazio honen bidez egingo da:

https://sede.sepe.gob.es/contenidosSede/generico.do?pagina=/proce_dual/index.html

Prestakuntza baimendu ondoren, Contrat@ bidez komunikatuko dira kontratuaren eta prestakuntzari buruzko eranskinaren edukiak.

Prestakuntza-kontratuaren eraldaketak hobaririk gabeko aldaketa gisa komunikatzen dira (189 eredua), kuotak murrizteko aukera markatuta. Salbuespen dira Gazteentzako Bermean inskribatutako pertsonekin egindako prestakuntza-kontratuen aldaketak; kasu horretan 109 ereduaren bidez jakinaraziko da, hobaria duen eraldaketa gisa.

Kontratuaren aldaketa komunikatu eta eskatzeko 10 eguneko epea dago, hasiera-egunetik zenbatzen hasita. Beharrezkoa iruditzen bazaizu, aldaketa eskatzeko idazki bat aurkez dezakezu Lanbide-bulego hurbilenean, eta han aztertuko dute. Dena dela, Contrat@ aplikazioaren bidez komunikatzen diren datuak adierazpen hutsak dira, ez dute legezko egiaztapen-baliorik, eta ez dute zertan bat etorri lan-harremanari buruzko benetako datuarekin, zeinak egoki agertu beharko baitu lan-bizitzaren ziurtagirian.

Ez, ez da beharrezkoa. Kontratuak zuzenean komunikatzen dizkio Gizarte Segurantzak Contrat@ plataformari, langileari alta ematean; beraz, ez duzu zertan komunikatu.

Enpresak berak edo gestoriak Contrat@ aplikazioaren bidez alda ditzake edozein unetan. Oso erraza da: baimena kudeatzeko aukeran sartu eta enpresaren datuak aldatu besterik ez da egin behar.

Enpresaren datu guztiak alda daitezke, IFK/IFZ/AIZa izan ezik. Hori bai, aldaketa egin eta geroko komunikazioetan agertuko dira enpresaren datu berriak, baina EZ lehendik egindakoetan.

Kontratuei buruzko gainerako komunikazio guztiak bezala, Contrat@ aplikazioaren bidez egin behar da. Lehenik eta behin, enpresa subrogatzaileak ENPRESA-SUBROGAZIOAREN DEKLARAZIOA egin beharko du, eta gero subrogatutako enpresaren kontratu bakoitzaren SUBROGAZIOA egingo du, behar duen heinean.

Subrogazioa egiteko, enpresak ERABILTZAILE NAGUSIA baliatuta sartu beharko du honako eginkizun edo ataza hauetara: baimena kudeatzea; enpresa-subrogazioa kudeatzea; enpresa-subrogazioaren deklarazioa. Azken urrats horretan, enpresa subrogatzailearen IFK/IFZ/AIZa (enpresa berriarena) sartu beharko du, bai eta enpresa subrogatuaren IFK/IFZ/AIZa ere (lehengo enpresarena).

DEKLARAZIOA egin ostean, kontratuaren subrogazioa komunikatu beharko da, honako urrats hauen bidez: kontratazioa komunikatzea; subrogazioa. Azken urrats horretan hauek sartu behar dira: kontratuaren identifikazioa, subrogatutako enpresaren IFK/IFZ/AIZa, langilearen IFZ/AIZa, kontratua hasitako eguna (lehengo enpresarekin egindako kontratua) eta enpresa subrogatzailearen IFK/IFZ/AIZa.

AIZik ez daukaten bitartean, kontratu horiek U identifikatzailearen bidez jakinaraz daitezke (Contrat@ aplikazioan AIZik gabeko EBko herritar gisa identifikatzen dira).

Identifikatzaile hori gure edozein bulegotan ematen zaio kontratatuko den pertsonari, pasaportea aurkeztuz gero.