Talentua nazioartekotzeko gakoak

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Talentuari buruzko foro bat izan da maiatzaren 6 eta 7an Barakaldoko BECen egin den Intergune+2019 ekitaldiko ¿nazioartekotzearen urteroko hitzorduko¿ aurtengo edizioko nobedadeetako bat. Talentua da Eusko Jaurlaritzak 2020ra arte indarrean daukan nazioartekotze-planeko estrategiaren zortzi bektoreetako bat, eta sakon aztertu da Intergune ekitaldian, hots, Nazioartekotzeko Euskal Agentziak enpresariei beren negozioak atzerrira ateratzen laguntzeko egin duen apustuan.