Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Sakondu eta Zabaldu laguntza-programekin laguntzen die euskal enpresei atzerrira irteten

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Eskaerak aurkezteko epeak apirilaren 26 eta 29an zabalduko dira eta urriaren 31n bukatuko da (spri.eus)

SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak argitara eman ditu 2019ko lehen bi programak, Sakondu eta Zabaldu izenekoak, 800.000 eta 5,5 milioi euroko aurrekontua dutenak urte honetarako eta hurrengorako, eta diru-laguntzak eskaintzen dizkietenak, batetik, dagoeneko nazioartekotuta dauden enpresei merkatu berrietan edo presentzia gutxi duten merkatuetan sartzen laguntzeko eta, bestetik, nazioartekotu gabe dauden enpresei atzerrian duten presentzia handitzen laguntzeko eta garapen sostengarria sustatzeko nazioartekotze-prozesu osoan.