Lanbidek UPV/EHU-ren bi enplegu Forotan parte hartuko du

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Lanbidek aktiboki parte hartuko du Euskal Herriko Unibertsitateak datozen otsailaren 21ean eta 28an Bilbon eta Donostian, hurrenez hurren, egingo dituen bi enplegu-foroetan.

Bi foro horien helburua da UPV/EHUko ikasleen eta egresatuen enplegagarritasuna sustatzea eta enpresekin harremana izateko bide ematea, enpresek garatzen dituzten politiken eta beren giza baliabideen politikaren berri izan dezaten. Lanbidek, parte hartuko duen bi ekitaldi horietan, stand bat jarriko du eta enplegua sustatzeko programak aurkeztuko ditu.

Bilboko hitzorduan, 47 enpresak eta 3 erakunde publikok parte hartuko dute, besteak beste Lanbidek, eta 204 lan-eskaintza aurkeztuko dira.

Ekitaldian, 46 stand egongo dira eta bi jarduera-mota: batetik, enpresen 40 aurkezpen eta, bestetik, enplegua eskaintzen duten enpresen eta, beren profilen arabera, hautagai diren pertsonen arteko harremana.