Gazteria Zuzendaritzak Auzolandegiak programa abiarazi du; Euskadin 170 plaza daude

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak antolatzen duen Auzolandegiak programak 170 plaza eskainiko ditu, hiru lurraldeetan banatuta. 2019. urte honetan, 8 auzolandegi egingo dira, eta guztiak 15 eguneko txandetan, Lekeitioko auzolandegia izan ezik, 2 txanda izango baititu.

Horietako hiru nazioarte-eremukoak izan dira eta 5 estatu-eremukoak. Izena emateko epea apirilaren 16tik 24ra bitartean egongo da zabalik, eta, horretarako, Interneten eskuragarri dagoen inprimaki bat bete beharko da: www.gazteaukera.euskadi.eus. Euskadiko parte-hartzaileek beste autonomia-erkidego batzuetan eta atzerrian dauden beste auzolandegi batzuetan ere eman ahalko dute izena Plazen trukean, beste erkidego batzuetako eta atzerriko gazteek Euskadiko auzolandegietan parte hartzea aurreikusten da.