Estatistiko Institutu Nazionalaren Biztanleria Aktiboaren Inkestaren hiruhilabeteroko txostena

Argitalpen-data: 

Lanbide.

2018 urteko 4. hiruhileko Estatistika Institutu Naionalaren BAIaren datuen arabera populazio aktiboa hazi egin da 11.906 pertsonatan; 20-64 urte bitarteko populazioa (lan egiteko adinean dauden pertsonak) ez da neurri horretan hazi, 2.729 pertsona gehiago.

Populazio aktiboaren hazkundearen arrazoia, populazio langabea eta landuna hazi direla da. Langabetu kopurua 2.811 pertsonatan hazi da, gaur egun 98.656 zenbatzen direlarik. Langabetu kopurua gizonezkoen artean 2.761 pertsonatan murriztu da eta emakumezkoen artean 5.572 pertsonatan hazi. Araban langabeziaren jaitsiera handia izan da , % 6,7koa, Gipuzkoan % 2,3 murriztu da eta Bizkaian % 7,3 hazi.

Nahiz eta landun kopurua hazi den, % 3,3 murriztu da industria sektoreko landun kopurua; azken urtean % 7,4 murriztu da. Aldiz, eraikuntza sektorean hazkunde nabarmena izan da; % 11,4 hazi da azken hiruhilekoan eta % 20,3 azken urtean.

Emakumezko landun kopurua % 2 hazi da eta gizonezko landun kopurua egonkor mantendu da azken hiruhilekoan; azken urtean emakumezko landun kopurua % 2,8 hazi da eta gizonezko landun kopurua % 0,5.