Begirada Desberdinekin. Crowdfundingaren abantailak lurralderako.

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Crowdfunding Bizkaian Begirada Desberdinekin bideoen bidez enpresa-ekosistemako zenbait pertsona ezagutzen jarraitzen dugu. Oraingo honetan Nagore Ardanza gonbidatu dugu, Crecer+ inbertitzaile sareko koordinatzailea, Crecer+ Orkestra, Lehiakortasunerako Euskal Institutuko ekimena izanik.

Nagorerentzat crowdfundinga "ekintzaileek bere proiektuetan inbertitzeko interesa  duten pertsonak topatu dezaketen tokia edo plataforma" da. Alde horretatik, errentagarritasuna beti izan behar dela helburua azaltzen du, nahiz eta inbertitzeko arrazoi bakarra ez izan.