Basque Industry 4.0: Euskadiko estrategia industrialaren apustu garrantzitsuenetako bat

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Industria 4.0 terminoak 4. iraultza industriala adierazten du. Antolakuntza eta kontrol maila berri bat, arlo guztietara hedatzen dena: eskaeretatik hasi eta produkziora, entregara, euskarrira, mantenimendura eta azken birziklapenera.

Basque Industry 4.0 ekitaldiaren VI. edizio honetan, laugarren iraultza industrialari eta zibersegurtasunari buruz eztabaidatuko dugu. Bi egunez azalduko dira esperientziak, joerak, estrategiak, iritziak, tailerrak, erakusketak eta arlo horietako adituen ikuspegiak, eta gune egoki bat atonduko da networking-erako.