Suediako Tokiko eta Eskualdeetako Agintarien Elkarteak interesa erakutsi du Eusko Jaurlaritzak heldu berri diren migratzaileak laneratzeko egiten duen lanaren inguruan

Argitalpen-data: 

Lanbide.

  • Ernesto Sainz Lanchares Familia Politika eta Aniztasuneko zuzendariak EUDELen antzeko elkartearen ordezkaritza jaso du; Lotta Dahlerus izan da elkartearen buru

Ernesto Sainz Lanchares Eusko Jaurlaritzako Familia Politika eta Aniztasuneko zuzendariak, gaur goizean, Bilbon, Suediako Tokiko eta Eskualdeetako Agintarien Elkartearen ordezkaritza bati egin dio harrera; bertako buru izan da Lotta Dahlerus, erakundearen ordezkaria, eta interesa erakutsi du zuzenean ezagutzeko Eusko Jaurlaritzak heldu berri diren etorkinak laneratzeko egiten duen lanaren inguruan.

Suediako ordezkaritza Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin batu da, Euskadik heldu berri diren etorkinen ezagutza informalak baliozkotzeko aktibatzen duen lana ezagutzeko; horren bidez, lan-merkatura jotzeko bidea laburtu egiten da.

Eskandinaviako udal-ordezkariak, egunotan, Bilbon daude, berdintasunerako, aniztasunerako eta inklusiorako Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseiluaren Biltzarrean parte hartzen. Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur arratsaldean, foroan parte hartuko du eta, bertan, maila anitzeko gobernuaren euskal eredua aurkeztuko du.