Servei Valencià d´Ocupació i Formació-k enpleguaren, gizarte-bermearen eta prestakuntzaren arloan Eusko Jaurlaritzak eta Lanbidek duten kudeaketa ezagutu dute

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Comunitat de Valenciako Servei Valencià d´Ocupació i Formació-ko ordezkaritza batek, gaur goizean, bisita hasi du Euskadin, Eusko Jaurlaritzak eta Lanbidek enpleguaren, gizarte-bermearen eta prestakuntzaren arloan duten kudeaketa ezagutzeko. Gaur goizean, Enric Nomdedéuk, Enpleguko idazkari autonomikoak eta SERVEFeko (Servei Valencià d’Ocupació i Formació) zuzendari nagusiak, lan-topaketa izan du, Lakuan, Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarekin, Marcos Muro Enplegu eta Gazteriako sailburuordearekin eta Borja Belandia Lanbideko zuzendari nagusiarekin.

Enric Nomdedéurekin batera, topaketan, Eva Hernández SERVEFeko Plangintzako eta Zerbitzuetako zuzendari nagusiak, Cristina Estrela SERVEFeko Laneratzeko zuzendariorde nagusiak eta Joan Sanchisek parte hartu dute.

Lakuan egin den lehen topaketaren ondoren, Servefeko ordezkaritza Lanbideren egoitza nagusian izan da, euskal hiriburuan, eta, bertan, politika sozialei, enpleguari, berme sozialari eta inklusioari buruzko datu eta analisiak elkartrukatu dituzte.

Bihar, ostiralean, apirilaren 13an, Jorge Arévalo Hezkuntzako sailburuordeak erakutsiko dizkio Servefeko ordezkaritzari, Donostian, Errenterian eta Usurbilen, zenbait prestakuntza-zentro (Tknika eta Usurbilgo LHko Zentroa).