Marcos Murok Enpleguko Estatuko idazkariarekin langabeziagatiko laguntzako prestazioen egoera aztertu du

Argitalpen-data: 

Lanbide.

  • Bilera Lan, Migrazio eta Gizarte Segurtasuneko Ministerioan, Prepara Planeko laguntzen etorkizunari buruz

Marcos Muro Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak, gaur goizean, bilera izan du Yolanda Valdeolivas Enpleguko Estatuko idazkariarekin, eta, besteak beste, langabeziagatiko laguntzako prestazioen kudeaketa eta horien etorkizuna aztertu dituzte. Zehazki, Prepara Planeko, Laneratzeko Errenta Aktiboko (LEA) eta Enplegurako Aktibazio Programako (EAP) laguntzen inguruan eztabaidatu dute.

Murok Estatuko idazkariari esan dio Eusko Jaurlaritza, Lanbideren bidez, laguntza horiek kudeatzeko organo eskuduna dela, esleituta dituen eskumenak direla eta, eta, hori dela eta, “transferentzia egiteko” eskatu du, “laguntza horien kudeaketa gure herritarrengandik ahalik eta hurbilen egoteko”.

Eskumen-eremua aintzat hartuta, Eusko Jaurlaritzak nabarmendu egin du Espainiako Gobernuarekin aldebiko topaketak izateko dagoen beharra, "eraginkortasun handiagoa ekarriko duen koordinazioa hobea izateko”, esan du Muro sailburuordeak.

Ildo beretik, bi gobernuek, halaber, herritartasuna kudeatzeko eskuragarritasunari bide emateko aukera aztertu dute, SEPEren zerbitzurik ez duten Lanbideren bulegoak erabiliz eta, horrela, elkarreragingarritasunaren bidez, leihatila bakar gisa erabiltzea eta, bertatik, izapidetzeak eta espedienteak SEPEren bulegoetara bideratzea.

Gaurko topaketan beste gai batzuk ere aztertu dituzte, esaterako: Ministerioan gazte-bermearen eta laneratzeko enpresen inguruan dituzten proiektuak.

Bileran, halaber, Gerardo Gutiérrez Estatuko Enplegu Zerbitzuko (SEPE) zuzendari nagusia ere izan da.