Lehen Aukera programako entitate laguntzaile kondizioa lortzeko datak

Argitalpen-data: 

Lanbide.

ESKARIA KUDEATZEKO prestakuntza emango da 2018ko uztailaren 5ean, 11n, 19an eta 24an Lanbideko Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea, 1), trantsizio-prozesuaren kudeaketarako eta jarraipenerako baimena eskatzen duten erakundeentzat, Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2018ko ekainaren 13ko Ebazpenak, gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko 2018rako laguntzen deialdia (Lehen Aukera) argitaratzen duenak, 13.5 artikuluan jasotako jarduketak egin ahal izan ditzaten.

Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2018ko ekainaren 13ko Ebazpenak, gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko 2018rako laguntzen deialdia (Lehen Aukera) argitaratzen duenak, ezarritakoaren babesean lan-eskaintzak bildu eta erregistratzeko zentroak izatea eskatzen duten erakundeei prestakuntza emango zaie 2018ko uztailaren 26an, Lanbideko Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea, 1).

Ikastaroaren kokapena, eguna eta ordua helbide elektroniko bidez jakinaraziko zaio entitate bakoitzari