Lanbidek bateratu egin ditu Irungo bulegoak, eta zerbitzuak San Migel auzoko bulegoetan zentralizatu ditu

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Datorren irailaren 24tik, Lanbidek Irunen ematen dituen zerbitzu guztiak bulego bakarrean zentralizatuko dira, San Migel auzoko Basurko kalean dagoenean.

Horrela, izapideak orain arte Lanbidek Antzaran plazan izan dituen bulegoetan egiten zituztenek, datorren astelehenetik aurrera, San Migeleko bulegoan egin beharko dituzte. Horiei guziei Lanbidek SMSa bidali die, aldaketa jakinarazteko.Bulegoaren lekualdaketa irailaren 21ean egingo da; beraz, bi instalazioak itxita egongo dira egun horretan.

Borja Belandia Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren hitzetan: “Irunen espazioak bateratu dira, baliabide publikoak arrazionalizatzeko eta Lanbidek irundarrei eskaintzen dien arreta hobetzeko ahalegina egiten ari delako”.

Lanbidek San Migel auzoan duen bulegoak 728 metro koadroko azalera erabilgarria du, eta 34 pertsonak emango dute bertan arreta; horietako hamaika Antzaranen antzinako bulegotik datoz –plantilla guztia–.

Sareko gainerako bulegoak bezala, Lanbidek San Migelen dituen langileek lan-informaziorako, enplegu-eskarien inskripzioetarako, prestakuntzarako, DSBEaren kudeaketarako eta etxebizitzaren prestazio osagarrirako, eskarien berrikuntzarako, enpresentzako zerbitzuetarako eta lan-bitartekaritzarako zerbitzuak emango dituzte.

LANBIDE IRUN

Basurko kalea, zk.g. San Migel auzoa

20301 Irun

Tel.: 945 160 600 / 630 305 452

Helbide elektronikoa: irun@lanbide.eus