Ireki da Lanbidek prestakuntza-maila baxua duten gazte langabeen gizarte- eta lan-arloko aktibaziorako abiarazitako laguntzetara jotzeko epea

Argitalpen-data: 

Lanbide.

  • DBH amaitu ez duten 16 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzenduta
  • Programa pilotu honek prestakuntza-erakundeentzako laguntzak aurreikusten ditu, 1,5 milioi euroan

Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoek eta pribatuek datorren azaroaren 26ra arte dute Lanbidek prestakuntza-maila baxua duten gazte langabeen gizarte- eta lan-arloko aktibaziorako abiarazitako laguntzetara jotzeko.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak, gaur, programa pilotu horren laguntzen deialdia argitaratu du; horren bidez oinarrizko gaitasunak, pertsonalak eta profesionalak eman nahi zaizkie DBH amaitu ez duten 16 eta 25 urte bitarteko gazteei, zenbait motibo tarteko, 2. mailako profesionaltasun-egiaztagirietara jo ezin duten gazteei.

"Programa pertsona horiei baino ez zaie zuzentzen, eta helburua beren garapen pertsonalari bide eman eta gizarteratzeko eta laneratzeko aukerak areagotzea da", esan du Beatriz Artolazabalek, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak.

Eusko Jaurlaritzak 1,5 milioi euro bideratuko ditu 2018-2020 aldian programa hori finantzatzera. Programak 13 prestakuntza-ibilbide gauzatzea aurreikusten du, EAEko erakundeen kargura: 7 Bizkaian, 4 Gipuzkoan eta 2 Araban. Prestakuntza-ibilbide horiek 900 eta 950 orduko prestakuntzako bi bloketan banatzen dira, hurrenez hurren.

Programak jaso dituen ekintzetan 1. mailako profesionaltasun-egiaztagirien aurreko prestakuntza aurreikusten da; 1. mailako profesionaltasun-egiaztagiriak ematea; beste prestakuntza-modulu partzial egiaztagarri batzuk; espezialitateak egiaztatzeko lan-zentroetan prestakuntza; eta zeharkako oinarrizko gaitasunekin lotutako oinarrizko prestakuntza