Artolazabal: "gizarteratzeko errentak benetan behar dituztenei heltzen zaizkie, kudeaketa egokiari eta xehatuari esker"

Argitalpen-data: 

Lanbide.

  • “Pakistango herritarren iruzurraren kasu zehatza antzeman dugu eta gero eta tresna gehiagoren bidez antzeko egoerak prebenitzea bermatzen dugu”
  • Agerraldia Eusko Legebiltzarrean
  • “Beste erakunde batzuekin elkarreragingarritasuneko zerbitzuen bidez eta eragileekiko solasaldien eta lankidetzaren bidez informazioa trukatzean oinarritzen den kontrol- eta segimendu-sistematika dugu”
  • Otsailaren 28an, 59.206 titular eta 106.269 hartzaile dira

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak gaur goizean zera nabarmendu du: “gizarteratzeko errentak benetan behar dituztenei heltzen zaizkie, kudeaketa egokia eta xehatua egiten delako”. Sailburuak esan du DSBEaren iruzurra kasuen % 0,9an antzeman dela, eta eskatu du “ez orokortzeko eta ez hartzeko hartzaile guztiak ustezko iruzurgiletzat”.

Legebiltzarrean berme-errenta kobratzeko identitateak eta egoerak faltsifikatu zituzten pakistandarren kasua azaltzeko egindako agerraldian, Artolazabalek gogora ekarri du DSBEaren kudeaketak “bermatu egiten duela 59.206 titularrek eta 106.269 hartzailek -horiek guztiak babesten ditu, gaur egun, otsailaren 28an- beren egiten dutela indarrean dagoen araudia. DSBEa emateko, araudiak zehaztutako eskakizun batzuk bete behar dira eta, emanez gero, legez ezarritako betebehar batzuk”.

Beatriz Artolazabalekin batera, DSBEaren kudeaketa azaltzera joan dira Eusko Legebiltzarrera Marcos Muro Enpleguko eta Gazteriako sailburuordea eta Borja Belandia Lanbideko zuzendari nagusia.

“Lanbideren ezinbesteko egitekoa da onuradunen eskakizunak eta betebeharrak etengabe ari direla betetzen egiaztatzea. Horretarako, “beste erakunde batzuekin elkarreragingarritasuneko zerbitzuen bidez eta eragileekiko solasaldien eta lankidetzaren bidez batik bat informazioa trukatzean oinarritzen den kontrol- eta segimendu-sistematika dugu”, esan du sailburuak.

Artolazabalen hitzen arabera, “elkarreragingarritasuneko zerbitzuak erabiltzean, kontrol- eta segimendu-sistemaren oinarri izateaz gainera, saihestu egiten da dokumentazioa entregatzea eskakizunak eta betebeharrak betetzen direla bermatzeko, Lanbideri eta herritarrei, biei, kudeaketa errazteko, eta iruzur-jarduketak saihesten eta antzematen ditu”.

“Batik bat -esan du Artolazabalek-, diru-sarrerak bermatzeko errentak gure gizartearen kohesiorako eta ongizaterako duen garrantzia nabarmendu behar da. DSBEak babesa bermatzen die ezegonkortasun ekonomikoan eta behar-egoeran dauden pertsonei eta, aldi berean, ezinbesteko tresna da aktibaziorako; euskarri ekonomikoa gizarteratzeko prozesuak egoki garatzeko. Gure berme-errentaren eredua Europan aurreratuenetakoa da. Gure gizarteak eta gure herrialdeak gehien behar dutenei eskaintzen dieten elkartasun-adierazpena da”.

“Elkartasun eta laguntza hori direla eta, herrialde honek aurrera egiten du eta bidezkoagoa da. Horrela zehazten da Gizarte Eskubideen Europako Oinarrian. Gure erakundeetatik aplikatzen ditugun gizarte-neurri horiei esker, gure gizarte osoak kohesioan eta batera egiten du aurrera; horrela, beharrak murriztu eta aukerak eskaintzen ditu. Eta, horrela, ongizatearen, aurrerapen ekonomiko jasangarriaren eta gizarte bidezkoagoaren helburuak hurbilago egongo dira”, esan du Legebiltzarrean.

“Gizarteratzeko laguntza-neurrien beharra argia denez, beharrezkoa da, halaber, laguntza-sistemen funtzionamendu egokia bermatuko duten kudeaketa- eta kontrol-neurriak garatzea. Eta baiezta dezakegu, ziurtasun osoz, neurri horiek badaudela eta, beraz, diru-sarrerak bermatzeko errenta kontrolean bermeak dituen sistema dela”, esan du Beatriz Artolazabalek.

Kudeaketa

“Lanbideren ezinbesteko egitekoa da onuradunen eskakizunak eta betebeharrak etengabe ari direla betetzen egiaztatzea. Horretarako, beste erakunde batzuekin elkarreragingarritasuneko zerbitzuen bidez eta eragileekiko solasaldien eta lankidetzaren bidez batik bat informazioa trukatzean oinarritzen den kontrol- eta segimendu-sistematika dugu”, esan du sailburuak.

Artolazabalen hitzen arabera, “elkarreragingarritasuneko zerbitzuak erabiltzean, kontrol- eta segimendu-sistemaren oinarri izateaz gainera, saihestu egiten da dokumentazioa entregatzea eskakizunak eta betebeharrak betetzen direla bermatzeko, Lanbideri eta herritarrei biei kudeaketa errazteko, eta iruzur-jarduketak saihesten eta antzematen ditu”.

Sailburuak esan du “sistematika horren bidez zenbait kontrol-neurri ezartzen direla, eta horietako lehena prestazioetara jotzeko eskaeraren unean dagoela. Horrela, Lanbideko pertsona kudeatzaileek informazioa denbora errealean egiazta dezakete, prestazioa aitortzeko prozedura bideratu bitartean. Egiazta daitezkeen datuen artean Euskadiko udalerri gehienetako errolda dago, bai eta poliziaren identitate-datuak, prestazio eta/edo pentsioen datuak, datu fiskalak eta abar ere”.

“Prestazioa hilean ordainduko denez, bigarren kontrol-mailak ezartzen du hileko egiaztapena egiteko, nomina ordaindu aurretik. Bigarren maila horretan, zenbait ekintza sartzen dira, besteak beste, ausazko auditoretzak espedienteetan, elkarreragingarritasuneko zerbitzuen bidez batu den informazioaren analisiak eragindako alerten kudeaketa eta zeharkako egoeretan (BU bereziak, enplegurako estimuluen aldiaren amaiera, adingabeak adinez nagusi egiten direnean guraso bakarraren osagarriaren amaiera etab.) denbora iragatearen ondoriozko kontrolak” esan du.

Hirugarren kontrol-maila gisa, Artolazabalek zera nabarmendu du: “segurtasun-indarrekin edo beste erakunde edo eragile batzuekin (gizarte-zerbitzuak, herritarren salaketak, aldundiak etab.) dagoen solasaldiari eta lankidetzari esker antzemandako alerta guztiak ditugu. Kontrol-sistematika horrek ematen du aukera prestazioaren onuradunek eskakizunak eta betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzen dituzten ofiziozko berrikuspenen ehuneko altua izateko Lanbidek. Berrikuspen horiek automatikoki eta eskuz hasten dira, Lanbideko pertsona kudeatzaileek balorazioa egin ondoren”.

Emaitzak

“Lanbidek nabarmen areagotu du egiten duen berrikuspen-kopurua; 2012an DSBEaren espedientearen 33.167 berrikuspen egin ziren eta 2017an 132.106 izan dira. Ia % 30 (39.500) ofizioz egin zen, alegia, kontrol- eta segimendu-prozesuen zuzeneko ondorio gisa”, esan du sailburuak.

Lanbide elkarreragingarritasuneko sistemetan oinarrituta lan egiten du; sistema horiek informazioa beste erakunde batzuekin arin trukatzeko aukera ematen dute. “Horrela, 2017an Eusko Jaurlaritza osoan elkarreragingarritasun bidez 6,7 milioi transmisio erregistratu ziren, eta Lanbide datuen transmisio horren % 66,5en arduradun da. Alegia, Lanbidek iaz 4,46 milioi datu-transmisio egin ditu. Hori guztia, kudeaketa- eta konrol-sistemak hobetzeko”, esan du.

“Elkarreragingarritasunaren eremu horretan, bilakaera nabarmena da: 1.054.014 datu-transmisio egin dira Eusko Jaurlaritzaren elkarreragingarritasun nodoan 2013an, eta 6.701.922 datu-transmisio 2017an. Elkarreragingarritasunaren aldeko apustu horrek eraginkortasun handiagoa eta kostuen aurrezpena dakar izapidetzean. Gainera, elkarreragingarri den guztia ez da arazo faltsutzeko orduan”, esan du Artolazabalek.

Prestakuntza

“Baina elkarreragingarritasuneko sistemak ez dira berrikuspenen jatorri bakarrak; Lanbidek ahalegina egin du langileak prestatzeko, iruzur-egoerak antzemateko gai izan daitezen. Horrela, 2015eko apirilean, Lanbidek, Ertzaintzarekin lankidetzan, dokumentuen faltsutasunari buruzko ikastaroa egin zuen, langileak eta plantilla ustezko faltsutzeak antzematen prestatzeko. Ikastaro horretan, besteak beste, egiaztapen-metodologiei, dokumentu-euskarriei, euskarrietako segurtasun-neurriei, tinta eta bestelako segurtasun-neurriei heldu zitzaien”, esan du sailburuak.

Ikastaroa hiru lurraldeetan eman zen, eta, horietan, 56 pertsonak jaso zuten prestakuntza, guztira; horrela, Lanbide- Euskal Enplegu Zerbitzuaren bulego guztiak beterik geratu ziren.

Ofiziozko berrikuspenen beste jatorrietako bat segurtasun-indarrekin eginiko lankidetza da: udaltzaingoekin, modu berezian Ertzaintzarekin, bai eta Polizia Nazionalarekin ere. Horietako bakoitzarekin, beren jardun-eremuan. Horrela, udaltzaingoekin lankidetzan jarduten da, erroldako datuen egiazkotasuna egiaztatzeko eta egoitza eraginkorra edo bizikidetza-unitatearen eraketa zehazteko. Ertzaintzak Lanbiderekin dihardu lankidetzan, hainbat alderditan: egoitza-egiaztapenak, dokumentuen peritatzea, ikerketa espezializatuak etab.”, esan du Artolazabalek.

“Lanbide etengabeko hobekuntza-prozesuan dago, baita kontrol-sistematikan ere. Horrela, legegintzaldi hau hasi zenetik, duela urtebete eta ia hiru hilabete, abian jarri genuen sailean eta Lanbiden, zerbitzuan lan egiten duten pertsonei kudeaketa eta irregulartasunak eta bestelako egoera arraroak saihesteko espediente eta eskabideen kontrola erraztuko dieten teknologia berriak sartzeko ekimena”, esan du.

Artolazabalek esan du “horretarako gure gizartean kontrol biometrikoak eta aztarna digitala baliatzen direla; oso erabiliak dira, dagoeneko, kirol-arloetan, enpresetara, zentro klinikoetara eta antzekoetara sartzeko. Bestalde, gero eta gehiago egiten da aurrera elkarreragindako datuetan, baina irtenbidea administrazioena da batez ere, ez hainbeste Lanbiderena, administrazioek baitute elkarreragingarritasun nodoetan jartzeko informazioa eta gaitasuna”.