Eusko Jaurlaritzak, Valentziako Generalitatek eta Trentoko Gobernu Autonomoak enpleguaren arloan elkarlanean jarduteko akordiorako adierazpena sinatu dute

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Lanbide
  • Hiru lurraldeek esperientziak partekatu eta enplegu-arloko lankidetza sendotu dute
  • Valentziako Generalitateko eta Eusko Jaurlaritzako enplegu-arduradunak Trentoko probintzia autonomora gonbidatu dituzte
  •  “Enplegu-zerbitzuen digitalizazioan sakondu dugu; Eusko Jaurlaritza sendo ari da alderdi horretan lanean”

Eusko Jaurlaritzak, Valentziako Generalitatek eta Trentoko Gobernu Autonomoak, gaur, enpleguaren arloan elkarlanean jarduteko akordiorako adierazpena sinatu dute; horren bidez, esperientziak partekatu eta elkarrekin egin ahalko dute lan. “Besteak beste, topaketaren bidez, enplegu-zerbitzuen digitalizazioan sakondu ahal izan dugu; Eusko Jaurlaritza alderdi horretan sendo ari da lanean”, esan du Marcos Muro Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak. Trenton batu diren hiru erakundeek, halaber, euskal ordezkaritzarentzako interesekoak diren beste gai batzuk ere aztertu dituzte, “besteak beste, emakumezkoen enplegua eta gizarte- eta lan-politiketan integratzea sustatzeko neurriak”.

Muro sailburuordeak zera esan du: “erakundeen arteko hurbilketa horren bidez, jardunbide egokiak trukatzen dira, elkarlanerako ikuspegiarekin, Eusko Jaurlaritzaren, Valentziako Generalitaten eta Trentoko Gobernu Autonomoaren artean. Akordio horren bitartez, hiru gobernuek, enplegu-politiken eremuan jardunbide egokien trukea sustatzeaz gainera, erakundeen arteko lankidetzaren eduki bereziak zehazteko baterako taldea sortzera deitzen da.

Zehazki, hiru lurraldeek egingo dute enpleguko eta lanbide-prestakuntzako politiken inguruko esperientzien trukea; etengabeko lankidetza-kanalak sortuko dituzte eta, horretarako, ikasketa-bisitak, lantaldeak edo hitzaldi tematikoak antolatuko dituzte, bai eta eztabaidatzeko eta trukatzeko aukerak ere; eta unibertsitateak eta gai horietan interesa duten erakundeak murgilaraziko dituzte, akordio horri hotutako ekimenetan eta jardueren ezarpenean parte hartzeko.

Lantaldea dela eta, hiru erakundeek, alde guztiek aitortutako genero-berdintasunarekin lotutako gaien garrantzia dela eta, lantalde berezia eratuko dute, emakumezkoen enpleguan oinarritzen dena eta indarkeriaren-biktima izan diren emakumeei lagunduko diena. Lantalde horrek, halaber, zerikusia duten beste gai batzuk ere aztertuko ditu, besteak beste, lan-kontziliazioa eta soldata-arraila.

Bestalde, eskaintzaren eta eskariaren artean elkarrekikotasunak ezartzeko tresna digitalak trukatzeko bide ematea adostu dute eta, modu orokorragoan, prozedurak sinplifikatzeko.

Bisita

Akordio hori Trentoko Gobernu Autonomoak bere lurraldean Valentziako Comunitateko eta Euskadiko ordezkariekin antolatu duen bisitan sortu da. Marcos Muro Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako sailburuordea eta Amaia Arteaga Enplegu eta Gizarteratzeko zuzendaria Trentoko Gobernuko eta Valentziako Generalitateko arduradunekin izan dira bilera batean, esperientziak trukatu eta enplegu-arloko lankidetza sendotzeko.

Bisitan, euskal ordezkaritzak Trentoko Enplegu Zentroa bisitatu du eta digitalizazioari eta hark lan-munduan eta lanerako zerbitzuetan dakartzan inplikazioari buruzko mintegi publiko batean parte hartu du, Trentoko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean.

Iaz, Eusko Jaurlaritza eta Trentoko probintzia autonomoko Agenzia del Lavoro- (ADL) Servef - servici valencià d'ocupació i formació-ek Valentzian antolatu zuen Berrikuntza eta Kudeaketa Aurreratua Enplegurako Prestakuntzan lehen biltzarrean izan ziren, eta horren ondoren sortu da topaketa hau. Topaketaren helburua da esperientziak trukatu eta erakundeen artean enplegu-arloko lankidetza sendotzea.

Eusko Jaurlaritzako ordezkariei Riccardo Salomone Trentoko Probintzia Autonomoko Lan Agentziako presidenteak eta Trentoko Unibertsitateko lan-zuzenbideko irakasleak, Antonella Chiusole Trentoko Enplegu Agentziako zuzendari nagusiak eta Paolo Collini trentoko Unibertsitateko errektoreak egin diete harrera. Bestalde, Valentziako Gerenalitaten ordezkaritzan honako hauek izan dira: Enric Nomdedéu i Biosca Enpleguko idazkari autonomikoa eta Servef-eko zuzendari nagusia, Eva Hernández Valentziako Enplegu eta Prestakuntzako Zerbitzuko (Servef) Plangintza eta Zerbitzuetako zuzendari nagusia eta Joan Sanchis i Muñoz Consell-eko kideen gai orokorren aholkularia. Halaber, José M. Peiró Valentziako Unibertsitateko Gizarte eta Erakundeetako Psikologiako katedraduna eta Psikologia Aplikatuko Nazioarteko Elkarteko presidentea ere izan da.