Eusko Jaurlaritzak "Enplegua, aldaketa handirako erronkak Nazioarteko I. Biltzarra" antolatu du, datorren azaroan, Vitoria-Gasteizen

Argitalpen-data: 

Lanbide.

  • Hogei bat adituk eta 200 entzulek munduko aldaketak eta horiek lan-merkatuan eta enplegua sortzeko politiketan duten eragina aztertuko dituzte
  • Europa Jauregian izango da enpresetara bisitak jaso dituen Biltzarra
  • Digitalizazioa, teknologia berriak eta etengabeko prestakuntza gaien inguruan eztabaidatuko da, besteak beste

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak “Enplegua, aldaketa handirako erronkak” Nazioarteko I. Biltzarra antolatu du, datorren azaroaren 5etik 7ra bitartean, Vitoria-Gasteizen. Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, Ramiro González Arabako diputatu nagusiarekin eta Gorka Urtaran Vitoria-Gasteizko alkatearekin batera, datorren azaroaren 5ean topaketa inauguratuko du; bertan, 200 profesionalek baino gehiagok parte hartuko dute.

Hiru egunez, astelehenetik, azaroaren 5etik, asteazkenera, hilaren 7ra, Europa Biltzar Jauregian enplegua, horietara jotzeko aukera eta enpleguaren joerak aztertuko dira; izan ere, munduko aldaketak eta horiek enpleguan, enplegu-politika publikoetan, enplegu- eta laneratze-politiken etorkizunean, enpleguaren etorkizunean eta enpleguaren eragile sortzaileen eginkizunean duten eragina aztertuko dituzte. Hogei bat adituk baino gehiagok, munduko hainbat lekutakoek, beren ikuspegia eta ezagutza partekatuko dituzte jardunaldietan; horietan, bisitak egingo dira zenbait euskal enpresatara eta Miñaoko teknologia-parkera.

Jardunaldietan, ohiko lan-okupazioei buruz eztabaidatuko da, lan-mota berriak eratzeko beharrari eta proiektuetan oinarritutako lan-ideia berriei buruz; soldatapeko enplegu tradizionalei eta langile independenteen gorakadari buruz, lanaren mesedegarri den digitalizazioaz, enpresetatik harago; enpresako dedikazioaz eta parte-hartzeaz; tokiko eskaintzaz eta eskaintza globalaz; plataformei buruz; sormenari eta ekimenari buruz; lan-antolamendu malguez”, esan du Beatriz Artolazabalek.

Biltzarrean 200 pertsona baino gehiago izango dira, sektore publikoan eta pribatuan enpleguarekin zerikusia duten eragileak, hainbat herrialdetakoak; horrela, egun horietan, Vitoria-Gasteiz enpleguaren hiriburu bilakatuko da. Izena eman dezakete enpleguaren erakundeek eta kudeatzaileek, Europar Batasuneko erakundeek, enpresa-erakundeek eta kooperatibek, merkataritza-ganbarek, enplegu-enpresek, enpresa prestatzaileek, prestakuntza-zentroek, hirugarren sektoreak eta gizarte-eragileek.

Richard Wilkinson The Equality Trust-en sortzaileak “Desberdintasunaren erronka eta enplegua” hitzaldia emango du; Sylvain Giguère ELGAko Ekonomiako eta Tokiko Enpleguko Dibisioko buruak “Enpleguaren sorrera eta tokiko garapen ekonomikoa: etorkizuneko ikuspegiak” hitzaldia emango du. Marc Vidal eraldaketa digitalaren eta berrikuntzaren analistak eraldaketa digitala eta enpleguaren etorkizuna aztertuko ditu; Carsten Beck Copenhagen Institute for Future Studies-eko zuzendariak lan-merkatua zehaztuko duten megajoerak aztertuko ditu. Lehen jardunaldi horretan, halaber, Miñaoko teknologi parkea bisitatuko da eta Aernovaren instalazioetara egingo da bisita

Fons Leroy Enplegu Zerbitzu Publikoen Europako Sareko presidenteak “Flandesko Gobernuko enplegu-estrategia” aurkeztuko du eta Jamie Hepburn Eskoziako Enpresa, Bidezko Enplegu eta Lanbide Gaitasunen ministroak Eskoziako Gobernuaren enplegu-politikei buruz hitz egingo du.

Alessandro Olivi Trento´ko Gobernuko ekonomia- eta lan-garapeneko zinegotziak eta presidenteordeak Trento´ko enplegu- eta gizarteratze-estrategiaz jardungo du; eta Isabel Aguilera ESADEko eta Deustuko irakasleak eta estrategiako eta berrikuntzako aholkulariak “Enplegu-politiken etorkizuna” aztertuko du. Borja Belandia Lanbideko zuzendari nagusiak Enpleguaren Euskal Zerbitzu Publikoa, Lanbide, erreforman eta modernizazioan ematen ari den urratsak zehaztuko ditu.

Azaroaren 7an, Pilar López Microsoft Espainiako presidenteak “Enpleguaren etorkizuna ekonomia digitalean” hitzaldia emango du. Martin Linder Suedia´ko UNIONEN sindikatuko presidenteak adimen artifizialak, robotek eta enpleguaren etorkizunak zerbitzuen sektorean duten eragina aztertuko du.  Jordi Serrano informazio-sistemen eta pertsonen garapeneko espezialistak eta Future for Work Instituteko bazkide sortzaileak, Juanjo Alvarez UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedradunak eta Saioa Arando Mondragon Unibertsitateko Gizarte Ekonomia Sailekoak enpresaren, enpleguaren eta parte-hartzearen inguruan jardungo dute eztabaidan.