Artolazabal: "Euskal Autonomi Erkidego osoko langabezia-tasa %9,5ekoa da, iaz baino 2,1 puntu gutxiago"

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Beatriz Artolazabal
  • Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailburuak biztanleriaren jardueraren araberako inkesta baloratu du.

Eustatek kaleratu berri duen biztanleriaren jardueraren araberako inkestak Euskal Autonomi Erkidegoan langabezia-tasa %9,5era jaitsi dela hirugarren hiruhilekoan, erakusten du, hau da, “%10etik behera kokatu da jada”, Beatriz Artolazabal, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailburuak azpimarratu duenez. “Aurreko urtearekiko bi puntutan jaitsi da, zehazki, %11,6tik %9,5era, hau da, 2,1 puntu. Gainera 2017ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, okupatuak 21.700 gehiago dira, %2,4ko igoera eman delako.

Datu hauek, Artolazaben iritziz “Euskadi bide egokian dagoela” adierazten dute “eta enplegu gehiago eta hobeagoa lortzeko abian jarri ditugun plan, programa eta estrategiak emaitzak lortzen dituztela erakusten dute. Horregatik, gure enpresek eta erakundeek, orokorrean gure gizarteak bere osotasunean, bide hortik, helburu horrekin jarraitu behar dugu lan egiten”.

“Ezin gaitezke konformatu eta ez dugu egingo. Oraindik badaude lana aurkitzeko zailtasun gehiago dauzkaten kolektibok, emakumeak edo epe luzeko langabeak, adibidez. Gure ardura da hauek aukerak izatea, gure gazteak bezala. Enplegua lor ditzaten eta enplegu horren lan-baldintzak egokian izan daitezen egiten dugu lan” gehitu du Sailburuak.

Artolazabalek “zuhurtziaz” baloratu nahi izan ditu Eustaten azken inkesta honek utzitako datuak. Hauen arabera, 98.700 langabetu daude Euskal Autonomi Erkidegoan, hots, lan bila aritu, bilatzeko kudeaketa aktiboak egin eta gainera lanerako prest daudenak. “2017ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuz 21.700 gutxiago dira eta aurreko hiru hilabeteekiko 7.500 gutxiago. Hau da mantendu nahi genukeen tendentzia, izan ere, zifren atzean pertsonak daudelako. Pertsonak eta euren proiektu pertsonalak” azpimarratu du

Horrixe beragatik, Sailburuak nabarmendu du “pertsona aktibo guztiak langabezian dituzten familia-etxeak gutxiago direla eta pertsona aktibo guztiak okupatuta daudenak gehiago”. Eustaten inkestaren arabera, pertsona aktibo guztiak langabezian dituztenak 33.300 dira gaur egun. Aurreko hiruhilekoan baino 2.200 gutxiago diren arren, Sailburaren aburuz “33.300 familia dira eta hauekin lan egiten jarraituko dugu lan merkatuan aukerak aurkitu ditzaten, ez dugulako inor atzean ahaztu nahi”.

Artolazabalek urteko hirugarren hiruhilekoa ez dela “bereziki ona euskal lan merkaturako” gogorazi du baina aurten “zeinu atseginak” utzi dituela adierazi du. “Langabeak 7.500 gutxiago dira epe horretan eta gainera, lehen sektorean eta industrian, okupatuen zenbakiak gora egin du”. Zehazki, 500 okupatu gehiago daude lehen sektorean, eta industrian 1.100.