Vitoria-Gasteizen izango da "Enplegua, aldaketa handirako erronkak" Nazioarteko Biltzarra, 2018ko azaroaren 5ean, 6an eta 7an

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Esteka lehio berri batean zabalduko da
  • Europa Biltzar Jauregian; Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak antolatuta
  • Beatriz Artolazabal: "munduko aldaketak eta horiek enpleguan duten eragina" eztabaidatuko ditugu, "Enpleguaren eta inklusioaren politika publikoen etorkizuna" eta "Enplegua sortzen duten eragileen eginkizuna".
  • Bisitak inguruko enpresetara
  • 200 pertsona baino gehiago bertaratu dira: enpleguaren erakunde kudeatzaileei, Europar Batasuneko erakundeei, enpresa-erakunde eta kooperatibei, merkataritza-ganbara, enplegu-enpresa, enpresa prestatzaile, prestakuntzazentro, hirugarren sektore, gizarte-eragile eta abarrei zabalik.

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak gaur goizean iragarri du Vitoria-Gasteizen "Enplegua, aldaketa handirako erronkak" Nazioarteko Biltzarra egingo dela, 2018ko azaroaren 5ean, 6an eta 7an, Europa Biltzar Jauregian; Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak antolatuko ditu. Jardunaldian zenbait gai eztabaidatuko dira, besteak beste: "munduko aldaketak eta horiek enpleguan duten eragina", "Enpleguaren eta inklusioaren politika publikoen etorkizuna" eta "Enplegua sortzen duten eragileen eginkizuna", eta bisitak egingo dira inguruneko enpresetara. 200 pertsonak parte hartuko dute, eta enpleguaren erakunde kudeatzaileei, Europar Batasuneko erakundeei, enpresa-erakunde eta kooperatibei, merkataritza-ganbara, enplegu-enpresa, enpresa prestatzaile, prestakuntza-zentro, hirugarren sektore, gizarte-eragile eta abarrei zabalik egongo da.

Artolazabal sailburuaren hitzen arabera: "enpleguaren egiturek –prestakuntza- eta ekoizpenprozesuak eta merkatu globalizatu berriak–, egunotan, aldaketa handia ezagutu dute, eta horretarako geure burua prestatu behar dugu eta aurrez aurre izango ditugun erronkak eta aukerak geure gain hartu. Automatizazioa, komunikazio berriak eta logistika eta digitalizazioa lan-merkatuan finkatzen ari dira eta, horrela, egungo lanaren ideia eta antolaketa-moduak aldatzen dira. Enplegua sustatzeko politikak zehazten dituzten enpresen, langileen eta arduradunen erronka ezagutzak eta trebetasunak identifikatu eta onartzea da".

Joerak

"Vitoria-Gasteizek, Euskadiko hiriburuak, agertoki bikaina eskaintzen du lan-egun horietarako, eta hiri-, kultura- eta gizarte-arloan duen erakargarritasuna erakusteko. Jardunaldietan, ohiko lan-okupazioei buruz eztabaidatuko da, lan-mota berriak eratzeko beharrari eta proiektuetan oinarritutako lan-ideia berriei buruz; soldatapeko enplegu tradizionalei eta langile independenteen gorakadari buruz, lanaren mesedegarri den digitalizazioaz, enpresetatik harago; enpresako dedikazioaz eta parte-hartzeaz; tokiko eskaintzaz eta eskaintza globalaz; plataformei buruz; sormenari eta ekimenari buruz; lan-antolamendu malguez", esan du Beatriz Artolazabalek.

Biltzarra erakundeei eta beren enpleguko eta gizarte-politiketako sailei, autonomia-erkidegoei, eskualde eta euroeskualdeei, Europako erakundeei, enpresa-erakundeei, Estatuko eta Europako kooperatibei eta merkataritza-ganberei, garapen-agentziei, enplegu-enpresei, enpresa prestatzaileei, prestakuntza-zentroei, hirugarren gizarte-sektoreko erakundeei, parlamentuko batzordeei eta gizarte-eragileei zuzenduta dago. Artolazabalek "bertan parte hartzera eta Europako aurrerapen ekonomiko jasangarria eta gizarte-kohesioa bermatzen duten kalitatezko enpleguaren kudeaketa eta politikak hobetzeko ekimenak sustatzera gonbidatu" ditu.