Artolazabal: "enplegu-aukera garrantzitsuak egongo dira, batez ere belaunaldien txandakatzea dela eta, eta horiek gazteenengan ekarriko ditu onurak"

Argitalpen-data: 

Lanbide.

  • "Ia sektore guztiek izango dute enplegu gehiago datozen 15 urteotan; batez besteko hazkunde garbi metatua % 12koa da"
  • Deustuko Unibertsitateko Enplegu eta Ekintzailetza Foroa
  • "Euskadiko gazte unibertsitario berrien lan-aukerak"

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak zera uste du: "enplegu-aukera garrantzitsuak egongo dira, batez ere belaunaldien txandakatzea dela eta, eta horiek gazteenengan ekarriko ditu onurak". "Ia sektore guztiek izango dute enplegu gehiago datozen 15 urteotan; batez besteko hazkunde garbi metatua % 12koa da".

Artolazabalek, gaur goizean, Deustuko Unibertsitateko Enplegu eta Ekintzailetza Foroaren irekiera-ekitaldian parte hartu du; bertan, "Euskadiko gazte unibertsitario berrien lan-aukerak" hitzaldia eman du. Testuinguru berri horretan, sailburuak azaldu duenez, garatuko da enplegua Euskadin. "Gaur egungo lan-merkatuaren egoera orokorrak hobera egin du, modu esanguratsuan; azken urteotan, etengabe hazi da enplegua, industria-birmoldaketaren amaieratik (1995) 2007ra arte, 2008aren eta 2012aren artean enplegua suntsitu duen krisi larria egon da, eta 2013tik suspertze geldoa egon da, baina etengabea".

"Gazte-enpleguaren barruan, oraindik hobetzeko zenbait egoera dago, besteak beste: denborazkotasuna, oraindik altua baita; nahi ez den partzialtasun-indize altua, denbora partzialean lanean ari direnen baina lanaldi osoa nahi dutenen aldetik, batik bat emakumeak; eta genero-arraila", azaldu du sailburuak.

Beatriz Artolazabalen hitzen arabera, "hobekuntzak gazte unibertsitarioen enpleguaren eremuan izan behar du eragina; izan ere, arazo orokor horiez gainera, arazo bereziak ditu, hezkuntza-mundutik lan-mundurako bidea ez da erraza. Batzuetan esperientziarik gabeko gurpil zoroa gertatzen da, enplegu-aukera gutxi eta esperientziarik ez dagoelako". Bere iritziz, "lan-baldintzak, ordainpekoak eta egonkortasunekoak, ez dira nahiko onak, batik bat lehen enpleguetan".

"Orain, testuingurua berria da; aldaketa garrantzitsuak datoz, eta baikorrak izan behar dugu. Egin diren proiekzio guztiek, bai Eusko Jaurlaritzak egin dituenek, bai enpresa-erakundeek beraiek egin dituztenek, enplegua etengabe hazten ari dela adierazten dute; Euskadin milioi bat pertsona enplegatu dago", esan du enpresa-ordezkarien eta Deustuko ikasleen aurrean.

Aukerak

Beatriz Artolazabalen hitzen arabera, "enplegu-aukera garrantzitsuak egongo dira, batez ere belaunaldien txandakatzea dela eta, eta horiek gazteenengan ekarriko ditu onurak. Ia sektore guztiek izango dute enplegu gehiago datozen 15 urteotan; batez besteko hazkunde garbi metatua % 12koa da. Egia da sektoreren batek, besteak beste industriarenak, beherakada izan duela, baina, batik bat, tradizioan industria-enpresek garatutako jarduerak kanporatzeko joerarekin du zerikusia".

"Betiere azterlan eta proiekzioen arabera, pisu ekonomikoak, Euskadin industriaren aberastasuna sortzeko ikuspuntutik, jarraituko du gure BPGd-aren % 24 inguru mantentzen. Gure herrialdea industrian eta ezagutzari lotutako zerbitzu aurreratuetan oinarritzen da, eta hori da gure indargunea", esan du Artolazabalek.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak azaldu duen egoerak zera islatzen du: "biztanleria aktibo gutxiago: biztanleria nahiko egonkorra, termino globaletan, baina zaharkituagoa; alegia, pertsona gutxiago lan egiteko adinean. Hori ona da gure gazteriaren ikuspuntutik, izan ere, enplegu-aukera gehiago eta hura egiteko jende-kopuru txikiagoa duen egoeran biziko da". Eta ohartarazi du “horrek, gizarte gisa, kezkatu egin behar gaituela, gure gizarte-babeserako sistema ez jasangarriaren tentsioak ekar ditzakeelako, baldin eta produktibitate terminoetan eta balioa sortzeko terminoetan oso modu garrantzitsuan hazteko gai ez bagara".

Artolazabalek esan du "enplegu kualifikatuak jarraituko duela pisua hartzen gure ekoizpen-egituran eta hori positiboa dela, unibertsitate-ikasketak dituztenentzat, baina horrek erronka handia dakarrela herrialde gisa, kualifikazioa areagotzeko eta, beraz, hezkuntza-maila txikiagoak dituzten pertsonen enplegagarritasuna".

Talentua

"Euskal enpresek digitalizazio-prozesuetan aurrera egiteko dituzten oztopo nagusiak azaltzen dizkigutenean, esan ohi dute oztopo nagusia "talentuaren defizita" dela; izan ere, zail egiten zaie kualifikazio egokia duten pertsonak aurkitzea, prozesu horietan laguntzeko", esan du Artolazabal sailburuak. 

Beatriz Artolazabalek Euskadiko lanerako aurreikusten duen egoerak datozen urteotan "4 elementu ikusten ditu, eta horiek modu grafikoan adierazten dute egoera bera: langabezia baxuko egoera orokorra; kualifikazio gutxiko eta ezagutzaren ekonomiara egokitzeko zailtasunak dituzten kolektiboei lana eta laguntza emateko beharra; lan-eremuko malgutasun handiagoa eta, oraindik geldoa izanik ere, genero-arraila txikiagorako joera, batik bat lanbide-garapenerako aukerei dagokienez, eta emakume eta gizonen parte-hartzean oreka handiagoa sektore ekonomikoetan".

"Unibertsitateko prestakuntza duala dela eta, ereduan sakondu behar dugu; hori, batik bat, lanbide-heziketaren eremuan landu dugu, eta zabaltzen jarraitu behar dugu, baita unibertsitate-eremura ere, harik eta, 2019-2020 ikasturtean, prestakuntza dualaren eskaintza gutxienez graduko eta masterretako 20 titulutara iritsi arte", esan du.

Artolazabalen hitzen arabera, "prestakuntzan oinarritzen da etengabeko ikaskuntzaren garrantzia eta, hori dela eta, aukera formalak eta informalak-digitalak aprobetxatu behar dira. Aldaketak normaltasunez bizi behar ditugu; izan ere, gero eta sakonagoak eta azkarragoak izango dira. Beraz, gaitasun pertsonalak topera garatzea gomendatzen dut: talde-lana, sormena, berrikuntza, ekintzailetza, hizkuntzak… Azken batean, gure marka pertsonala lantzea, produktibitate jasangarriko, ongizateko eta balioa sortzeko terminoetan hazten jarraitzeko".