Ekonomista gisa praktikak egiteko graduatu berriak bilatzen dira

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Imagen de la campaña

Ekonomisten Euskal Elkargoak praktiketan egoteko 6 hilabete eskaintzen dizkizu enpresaren kudeaketa esparru desberdinetan: Administrazioa, finantzak, kontabilitatea, fiskal, kontu-ikuskaritza… UPV/EHU, UD edo MUko EAZ, Ekonomian… graduatu berri diren gazteei lan merkatura sartzeko erraztasuna bultzatzeko.

PROGRAMAREN OINARRIZKO EZAUGARRIAK:

  • IRAUPENA: 6 hilabete, hilabete bakoitzaren 1ean hasten dira, 2018ko urriaren 1tik aurrera
  • MARKO JURIDIKOA: Praktika ez-laboralen hitzarmen bat sinatuko da enpresa, Elkargoa eta bekadunaren artean. . Beraz, ez da lan erlaziorik suposatuko enpresa eta ikaslearen artean, eta bi alderdiek enpresako formakuntza praktikoa dela onartuko dute.
  • FORMAKUNTZA: Enpresek hobesten dituzten konpetentzia profesionalen inguruko formakuntza jasotzeko, bekadunek ikastaro bat izango dute ostiralero azarotik urtarrilera. Ikastaroa beharrezkoa da edozein ekonomistak behar dituen zeharkako konpetentziak garatzeko.
  • HILEROKO POLTSA EKONOMIKOA: Hilero 500 € bekadunarentzat.
    Nota: Lehen hilabeteko ordainsaria, formakuntza finantzatzera bideratua izango da.
  • BEKADUN PERTSONEN ALTA GIZARTE SEGURANTZAN: Praktikan diharduen pertsona Gizarte Segurantzan altan emango da (Errege dekretua 1493/2011, urriaren 24a)

Eskaerak jasotzeko epea azaroaren 9an bukatzen da.