Borja Belandia: "BIME Pro Campusen bidez, ikasleek eta musika-industriako profesionalek harreman zuzena izan dute"

Argitalpen-data: 

Lanbide.

  • 80 ikasle berrik BECen musika-industriei buruzko prestakuntza berezirako ikastaro batean parte hartu dute

Marcos Muro, Enpleguko eta Gazteriako sailburuordea, Borja Belandia, Lanbideko zuzendari nagusia eta Amaia Arteaga, Enpleguko eta Gizarteratzeko zuzendaria gaur goizean BIME Pro Campusen egon dira, sormen-industrien prestakuntza-programa aurreratuan, pasa den asteazkenaz geroztik Barakaldoko BECen egiten ari direna.

Jardunaldiak gaur eguerdian amaitu dira diplomen banaketarekin, ekitaldia Borja Belandiak, Lanbideko zuzendariak zuzendu du, berak goraipatu du “BIME Pro Campusek ikasleen eta musika industriako profesionalen arteko harreman zuzena ahalbidetu duela”. 

BIME Pro Campus sormen-industriekin zerikusia duten ikasketak egiten dituzten gazteei zuzentzen zaie, funtsean musika-jardueraren eta jarduera digitalaren eremukoak egiten dituztenei.

Aurtengo edizioan, guztira Espainiako 80 ikasle izan dira Barakaldoko BECen, hiru egunez gaurkotasuneko gaiak aztertu dituen ikastaro batean parte hartzen. Besteak beste, honako gai hauek aztertu dira bertan: egile-eskubideak, musika-plataformak, kudeaketa-eredu berriak edo biren eta kontzertuen antolamendua.

Borja Belandiaren iritziz, “ikastaro honen bidez, ezagutzak sendotu eta musika-industriaren inguruko zalantzak argitu dira, baina, batik bat, ikastaroaren bidez, nazio- eta nazioarte-mailan ezagunak diren sektoreko profesionalek eta ikasleek harreman zuzena izan dute.

Hitzaldi eta biltzar espezializatuez gainera, ikastaroan parte hartu dutenek zuzenean ezagutu dituzte BIME LIVE eta BIME City jaialdiak muntatzeko eta ekoizteko ezaugarri nagusiak.

BIME Pro Campusek, aurten, lan-aktibazioa sustatzera eta industria sortzaile eta digitaletan negozio-eredu berriak aztertzera bideratu ditu ekitaldiak. Hori horrela, eremu horretan gehien bilatzen diren profilak musika-programazioarekin eta -kudeaketarekin, artearekin, diseinuarekin, ingeniaritzarekin eta turismoarekin daude lotuta.