Beatriz Artolazabalek Deustuko Unibertsitateak antolatzen duen Enplegu eta Ekintzailetza Foroa inauguratuko du.

Argitalpen-data: 

Lanbide.

    Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, datorren asteazkenean, martxoaren 14an, Deustuko Unibertsitateak antolatzen duen Enplegu eta Ekintzailetza Foroaren XIV. edizioa inauguratuko du. Borja Belandia Lanbideko zuzendari nagusia ere hitzorduan izango da; hitzordua ezinbestekoa izango da unibertsitateko ikasle eta enpresentzat.
    Euskal Enplegu Zerbitzua Deustuko Foroan egongo da; 24 metro koadroko standa izango du; bertan, interesdunek, lan-merkatuaren egoerari buruzko informazioa jaso eta zerbitzu publikoaren datu-basean dauden enplegu- eta prestakuntza-eskaintza ezagutu ahalko dituzte.
    Era berean, Eures sarearen bidez –stand bera partekatuko du–, nazioartean dauden enplegu-eskaintzez gainera, eskaintza horiek egiten dituzten herrialdeetan dauden lan- eta bizi-baldintzak ezagutu ahalko dituzte.
    Gizarte-erakundeak, erakunde publikoak eta 50 enpresa baino gehiago izango dira bertan, bi egunez, topaketa honetan; bertan, enpresekin harreman zuzena izateaz gainera, hitzaldiak eta networkingeko saioak antolatzea aurreikusten da, bai eta hautaketa-prozesuak egitea ere.
    Hitzaldi-zikloen barruan, datorren ostegunean, martxoaren 15ean, Javier Ramos Lanbideko Kabinete Teknikoko arduradunak Euskadiko gizarte- eta osasun-eremuko lan-itxaropen eta -aukeren gaia aztertuko du.