Beatriz Artolazabalek diru-laguntzen deialdia iragarri du, trebakuntza gutxiko gazte langabeen prestakuntzarako eta gizarte- eta lan-aktibaziorako

Argitalpen-data: 

Lanbide.

  • 2018-2020rako, “beraientzat oso esanguratsua izango den prozesuan animatzea, laguntzea eta parte hartzea da helburua”
  • DBH egin ez duten eta oinarrizko gaitasunik ez dutelako beren prestakuntzarekin jarraitzeko modurik ez duten trebakuntza gutxiko gazteei bakarrik zuzenduta.
  • Ikasleen garapen pertsonala eta gizarteratzea eta laneratzea sustatzen ditu, bai eta profesionaltasun-egiaztagirietara jotzea ere
  • 13 prestakuntza-ibilbide: 7 Bizkaian, 4 Gipuzkoan eta 2 Araban; 900 eta 950 orduko prestakuntzako bi bloke

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak  Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren akordioaren berri eman dio; akordio horren bidez, 2018-2020 aldirako diru-laguntzen deialdia onetsi da, Euskal Autonomia Erkidegoan trebakuntza gutxiko gazte langabeei zuzendutako prestakuntza-ekintzak egiteko, beren gizarte- eta lan-aktibaziorako.

Beatriz Artolazabalen hitzen arabera: “Lanbiden egiten dugun deialdi berriaren bidez, urrats handia eta eraginkorraematen dugu orain trebakuntza gutxi duten gazte langabeen lan- eta gizarte-aktibazioa lortzeko. Beraientzat oso esanguratsua izango den prozesuan animatzea, laguntzea eta parte hartzea da helburua”.

“Horretarako, oinarrizko gaitasunetan, gizarte-gaitasun eta pertsonaletan eta oinarrizko mailako tekniko eta profesionaletan oinarritzen diren prestakuntza-ibilbideak eragiten dituzten prestakuntza-proiektuak finantzatzen laguntzen dugu, prestakuntzaren hartzaile diren gazte horien gizarteratzea eta laneratzea eta garapen pertsonala bultzatzeko, bai eta 2. mailako profesionaltasun-egiaztagirietara jotzeko aukera ere bultzatzeko”, esan du Artolazabalek.

Artolazabalek zera esan du: “DBH egin ez duten eta, hainbat motibo tarteko, oinarrizko gaitasunik ez dutelako beren prestakuntzarekin jarraitzeko modurik ez duten trebakuntza gutxiko gazteei baino ez zaie zuzentzen deialdia. Programa pilotua da, eta ez dago horren aurrekaririk aurreko ekitaldietan”.

Diru-laguntza honako prestakuntza-proiektu hauek jaso ditzakete: prestakuntza-ibilbideak oinarrizko gaitasunetan,gizarte-gaitasun eta pertsonaletan eta oinarrizko mailako tekniko eta profesionaletan, prestakuntzaren hartzaile diren gazte horien gizarteratzea eta laneratzea eta garapen pertsonala bultzatzeko, bai eta 2. mailako profesionaltasun-egiaztagirietara jotzeko aukera ere bultzatzeko.

 Finantzatutako jarduerak 13 prestakuntza-ibilbidetan zentratzen dira: 7 Bizkaian, 4 Gipuzkoan eta 2 Araban. Prestakuntza-ibilbide horiek 900 eta 950 orduko prestakuntzako bi bloketan banatzen dira, hurrenez hurren.

Ekintzetan 1. mailako profesionaltasun-egiaztagirien aurreko prestakuntza aurreikusten da; 1. mailako profesionaltasun-egiaztagiriak ematea; beste prestakuntza-modulu partzial egiaztagarri batzuk; aurretik aipatutako espezialitateak egiaztatzen direla bermatzen duten lan-zentroetan prestakuntza; eta zeharkako oinarrizko gaitasunekin lotutako oinarrizko prestakuntza.

 Lanbidetik ekimenera 1.497.750,00 € bideratu dira; horietatik, 378.000,00 euro 2018ko ordainketa-kredituari dagozkio, 748.875,00 euro 2019ko konpromiso-kredituari eta 370.875,00 euro 2020ko konpromiso-kredituari.

Onuradunak prestakuntza-erakunde pribatuak edo publikoak dira, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailen mendeko ez direnak, enplegurako prestakuntza-erakundeen erregistro autonomikoan edo Prestakuntza Erakundeen Estatuko Erregistroan egiaztatuta edo inskribatuta daudenak, eskatzen duten diru-laguntzaren helburu diren prestakuntza-proiektuen prestakuntza-ekintzei dagozkien prestakuntza-espezialitateak emateko.

Kolektibo hartzailea honako hau da: gazte langabeak, 16 eta 25 urte bitartekoak, DBH ez dutenak eta 2. mailako profesionaltasun-egiaztagiriak egiteko sarbiderik ez dutenak, Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan edo autonomia-mailako beste enplegu-zerbitzu publiko batean izena eman dutenak.

Diru-laguntza emateko prozeduran, norgehiagoka beteko da. Gainera, ibilbide bakoitza banaka balioetsiko da, eta egintza bakarrean ebatziko da. Eskabideek eskatzen diren betekizunak betetzen dituztela egiaztatuta, ebaluazio-batzordeak deialdian ezarritako irizpideen arabera balioetsiko ditu.