1. hiruhilekoari buruzko EUSTAT - BJAko aldagai nagusien laburpena argitaratuta

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Azken hiruhileko honetan hazi egin da bai okupazioa bai langabezia (langabezia erritmo handiagoan), eta ondorioz hazi egin da populazio aktiboa. Okupazioa murriztu egin da emakumezkoen artean eta hazi gizonezkoen artean; egoera honek langabezia gizonezkoen artean murriztea eta emakumezkoen artean nabarmen handitzea ekarri du. Azken hiruhilekoan zerbitzu sektorean soilik izan da okupazioaren murrizketa; lehen sektorean, industrian eta eraikuntzan hazi egin da nabrmen. Lurralde historikoen arabera, hiru lurraldeetan hazi da okupazioa, eta langabezia Bizkaian soilik murriztu da. Langabezia tasa %11,3koa da; sexuen artean bereizketa nabari da (%10,2 gizonezkoen artean eta %12,5 emakumezkoen artean).

Urteko balantzeak erakusten du lan merkatuan 7.500 landun gehiago daudela, eta 500 langabe gutxiago. Hala ere, oraindik, 2008 urteko hirugarren hiruhilekoan baino 54.500 landun gutxiago daude, maximo historikoa; langabeak 81.000 geahigo dira data horretakoekin alderatuz.

Bizkaiak jarraitzen du egoera okerrenean, enplegu tasa baxuena baitu eta langabezia tasa altuena. Gipuzkoan, ordea, enplegu tasa altuena erregistratzen da eta langabezia tasa baxuena. Araba erdian kokatzen da.