Argitalpen-data: 2017/04/07

Lanbideren webguneak diru-sarrerak bermatzeko errenta (DSBE) eta etxebizitzarako prestazio osagarria (EPO) interpretatzeko zalantzei buruzko irizpideen dokumentua argitaratu du

Lanbide.

Lanbideren web-orriak diru-sarrerak bermatzeko errenta (DSBE) eta etxebizitzarako prestazio osagarria (EPO) interpretatzeko irizpideen dokumentua argitaratu du gaur. Diru-sarrerak bermatzeko eta Gizarteratzeko Legearen eta Dekretuaren arau-egitura osatzen du testu horrek.

Kasu bakoitzean legezko suposizioak zehaztean gertatzen den kasuistika aintzat hartzen duen gida publikoa da irizpideen dokumentua. Ildo horretan, erantzun zehatzak eskaintzen dizkie DSBEarekin eta EPOarekin zerikusia duten manu jakin batzuk interpretatzean sor litezkeen zalantzei.

Irizpideen dokumentuak ia hirurogeita hamar orrialdeetan biltzen duen kasuistika zabalak era askotako alderdiak ditu aztergai: bizikidetzako unitateari eta bizitokiari buruzko kontuak, errefuxiatuei, asiloari, aberrigabeei eta babes subsidiarioa duten pertsonei buruzko azalpenak, lan-gaiak, lan autonomoa eta norberaren konturako lana, gai ekonomikoak, ondareari dagozkionak eta prozedurazkoak, eta etxeko indarkeriaren biktimei buruzkoak. Amaieran, laguntzen hartzaileek beren eskubideak baliarazteko betebeharra dutela jakinarazten zaie irizpideen dokumentuaren atal batean.

Lanbideko zuzendari nagusi Borja Belandiaren iritziz, irizpideen dokumentuak "hautematen diren zehaztasun-beharretara egokituko den eduki bizia izan nahi du, betiere legeak ezartzen duena errespetatuko duena".