Ertzaintzaren 27. promoziorako 300 plazako deialdi berria

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Eskabideen epea irekita egongo da 2017ko abenduaren 18tik urtarrilaren 30era bitartean, biak barne.

Honako honetan, guztira 300 plaza deitu dira, baina kopuru hori zabaldu ahal izango da, hautaketa-prozesu honetan edozein arrazoi dela-eta hutsik gelditzen diren plazen arabera. Deitutako plaza guztiek Ertzaintzaren 1. hizkuntza-profila esleituta dute eta % 50ek nahitaezkotasun-data beteta daukate.

Hala, aurreko deialdian gertatu zen hasiera batean 250 plaza deitu zirela, baina gero, Estatuaren errekurtsoek eragindako atzerapenen ondorioz, deialdia 300 plazarako zabaldu zela.

Hautaketa-prozesuan parte hartu nahi dutenek EHAAn jasotzen diren baldintza guzti-guztiak bete beharko dituzte; besteak beste, honako hauek: Espainiako nazionalitatea izatea, 18 urteko adina izatea eta 35 urte beteta ez izatea, gizonek gutxienez 1,65 metroko eta emakumeek 1,60 metroko garaiera izatea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun-titulua edo horren baliokidea edukitzea (edo goragoko mailako beste edozein) eta autoetarako B klaseko gidabaimen edukitzea. Eskabideak eskuratu eta baldintzak kontsultatzeko, Akademiaren web-orrira jo daiteke: www.arkauteakademia.eus

Gainera, 900.840.088 doako telefonoa gaitu da ordutegi honekin: astelehenetik ostiralera, 08:00 h-tik 15:00 h-ra. Bertan, gaiari buruzko informazio guztia emango da.