Artolazabalek eta Arartekok Lanbideren eta Euskadiko gizarte-politiken hobekuntzarekin lotutako zenbait gai aztertu dituzte

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak topaketa izan du Manuel Lezertua Arartekoarekin; Lanbideren erreformari eta modernizazioari buruzko intereseko gaien inguruan aritu dira, bai eta DSBEaren hobekuntzan eta kontrolean emandako urratsen, Euskadiko hirugarren gizarte-sektoreko kolektiboen egoeraren edo autonomia-erkidegoan adingabeentzako laguntzari eta gizarte-zerbitzuei buruzko gaien inguruan ere. Artolazabal sailburuaren eta Lezertua Arartekoaren arteko bilerak ohikoak izaten dira, eta, hitzordu honetan, Faustino López de Foronda Arartekoko idazkari nagusiak ere parte hartu du.