3.863 lagunek zeharkatzen dute muga egunero Euroeskualdearen barnean lan egiteko

Argitalpen-data: 

Lanbide.

  • Gehienak nazionalitate espainiarra izan eta mugatik gertuko Frantziako herrietan bizi dira, eta Gizpuzkoan egiten dute lan
  • Akitania Berriak, Euskadik eta Nafarroak batera kudeatzeko apustua izan daitezkeen jarduerako sektore eta esparruak dituzte

3.863 lagunek zeharkatzen dute egunero muga lanera joateko, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeak osatutako eremuaren barruan. Horietako gehienak nazionalitate espainiarra izan eta mugatik gertuko Frantziako herrietan bizi dira, eta Gipuzkoan egiten dute lan. Horixe da mugaz haraindiko lanari buruz egin den lehen azterlan diagnostikoak azaleratu dituen datuetako bat. Ikerketa Euroeskualdeak egin du, ENPLEGUA proiektuaren barnean.

Azterlanak berretsi duenez, higiezinen merkatua funtsezkoa izan da hegoaldeko langileak iparraldera lekualdatzeko; izan ere, duela hamarkada bat Frantzian metro karratua Espainian baino merkeagoa zen, eta, beraz, mugatik gertuko biztanle askok bizitokiz aldatu eta Frantzian bizitzea erabaki zuten, betiere gehienek Gipuzkoan zuten lanari eutsiz.  Gaur egun, prezioa ez da garrantzizko faktorea.

Hori dela eta, langileen fluxurik handiena Iparraldetik Hegoalderakoa da —Akitania Berritik Euskadi eta Nafarroranzkoa— (3.212 langile); izan ere, Hegoaldetik Iparraldera —Euskadi eta Nafarroatik Akitania Berrirantz— langile gutxiago joaten dira (651 -390 Euskaditik eta 261 Nafarroatik-). Era berean, esan daiteke datu horiek ikusita ez dagoela mugaz haraindiko enplegu-arrorik, fluxu gehientsuenak hegoaldekoak izan eta lana hegoaldean duten langileena baita.

EUROESKUALDEAREN PLAN ESTRATEGIKOAREN EKINTZA ILDOA

Azterlan hau Euroeskualdearen 2014-2020 Plan Estrategikoaren ekintzaren zati da eta "euroeskualdeko enplegu-arro baten garapena sustatzera" bideratuta dago.

Ekintza horrek hiru jardun hartzen ditu barnean: lehenik eta behin, gaur esku artean dugun diagnostikoa egitea; ondoren, enplegu-zerbitzu publikoen arteko lankidetza bideratuko da; eta azkenik, mugaz haraindiko jardunbideen, hizkuntza-trebakuntzaren eta beste ekintza osagarri batzuen sustapena landuko da.

PARTE-HARTZE HANDIA

Azterlan hau IKEI aholkularitza-enpresak egin du hainbat hilabetez, eta bertan berrogeita hamar bat eragile aritu dira, besteak beste hiru eskualdeetako enplegu-zerbitzu publikoak, garapen-agentziak, sindikatuak, patronala eta merkataritza-ganberak. Era berean, inkesta zabal bat egin da Euroeskualde osoko enpresa eta langileen artean.

ENPLEGUA proiektuaren helburuak dira hiru eskualdeen arteko lan-harremanak errazagoak izatea, horretarako oztopoak gaindituta, hala nola oztopo fisikoak eta fiskalak zein hizkuntza- eta eskumen-arlokoak, eta batez ere eskualde batzuek besteen errealitatearen berri ez izateak sortzen dituen oztopoak. Horren % 65 Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatu du, Interreg V-A Espainia, Frantzia, Andorra programaren bidez (POCTEFA 2014-2020).POCTEFAren helburua da Espainia-Frantzia-Andorra mugaldearen integrazio ekonomiko eta soziala indartzea.

MUGAZ HARAINDIKO ENPLEGUAREN ERRADIOGRAFIA

Azterlana mugaz haraindiko enpleguaren egungo egoeraren argazkia ateratzera bideratu da, eta atera dituen ondorioen artean, honako alderdi hauek nabarmendu behar dira:

?Enpleguko mugaz haraindiko fluxuak askoz hauskorragoak dira Euroeskualdean EBko beste mugalde batzuetan baino; izan ere, horietan askoz langile gehiago joaten dira herrialde batetik bestera. Esate baterako, Frantziaren eta Suitzaren arteko mugetan (160.000 langiletik gora), Italiaren eta Suitzaren artekoan (100.000tik gora) eta Frantziaren eta Alemaniaren artekoan (180.000tik gora).

?Euroeskualdeko mugaz haraindiko langileen profila zerbitzuen sektorean, funtzio publikoan diharduen langilea edo langile autonomoa da.

?Akitania Berria-Euskadi-Nafarroan mugaz haraindiko langileek aurre egin beharreko oztopo nagusiak fiskalitatea eta garraioa dira.

?Euroeskualdeko biztanleriak Europako batez bestekoak baino prestakuntza hobea du eta, hortaz, baita enplegu hobea lortzeko aukera handiagoa ere.

?Hizkuntza da langileen fluxurako oztoporik handienetako bat.

OSAGARRITASUNAK

Mugaz haraindiko enpleguaren erradiografia egiteaz gain, ENPLEGUA proiektuaren helburua da hiru eskualdeen arteko enplegu-arroa garatzeko zailtasun nagusiak azaleratzea, baita haien indarrak eta osagarritasunak jakitera ematea ere, eta, azkenik, arro hori sustatzeko hainbat gomendio egitea.

Hiru eskualdeetan datozen zortzi urteotan enplegua hazteko aurreikuspena dute (% 5etik % 9ra) eta eskualdeko berrikuntza-estrategiak dituzte, parteka litzaketenak.

Era berean, baterako apustua izan daitezkeen jarduerako sektore eta esparruak dituzte, hala nola  fabrikazio aurreratua, energia berriztagarriak, osasuna, nekazaritzako elikagaien sektorea eta sorkuntza-industriak.

GOMENDIOAK

Enpleguaren etorkizunean mugan bizitzea aprobetxatzeko eta hobera egiteko, azterlanak honako gomendio hauek bildu ditu:

  • Mugaz bestaldeko "bizilagunen" hizkuntza ikastea
  • "Beste aldeko" enplegu-aukerei buruzko informazioa
  • Mugaz haraindiko langileei administrazio- eta/edo zerga-arloko laguntza ematea
  • Mugaz haraindiko langileen eta trebakuntza-erakundeen arteko lotura-sistemak.
  • Mugaz haraindiko lan-merkatuari buruzko informazio estatistikoa eskuragarri izatea eta hobetzea.
  • Administrazioentzako hizkuntza-trebakuntzako ikastaroa