Argitalpen-data: 2017/03/16

23 MILIOI EURO GIZARTE-LARRIALDIEI ERANTZUTEKO

Lanbide.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek proposatuta, gaurko bileran Gobernu Kontseiluak 23 milioi euroko ordainketa baimendu du 2017an gizarte-larrialdiei erantzuteko.

Gizarte-Larrialdietarako Laguntzen (GLL) helburu nagusia da esklusio egoerak –pertsonala, soziala nahiz lanekoa– arintzea. Aldizkakoak ez diren laguntzak dira, elkarbizitza-unitateei zuzenduak, haien baliabideak urriak direnean gastu espezifikoei –ohikoak nahiz ezohikoak– aurre egiteko.

GLLek, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentarekin eta Etxebizitzako Prestazio Osagarriarekin batera –biak eskubide subjektibokoak–, Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistema osatzen dute, Diru-sarrerak Bermatzeko eta Inklusio Sozialerako abenduaren 23ko 18/2008 Legeak araututakoa.

Exekutiboak gaur onetsitako Aginduan familiek jasoko duten laguntzen portzentajeak biltzen dira, familiaren diru-sarreren eta osatzen duten pertsona-kopuruaren arabera, eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren %150etik beherako diru-sarreratarako ezartzen ditu GLLak. Halaber, udal bakoitzari dagokion aurrekontu-muga finkatzen du, dagokion udalerrian erroldatutako pertsonek aurkeztu dituzten eskaeren arabera