Argitalpen-data: 2016/11/23

Santurtzi: Enplegua sustatzeko astea bigarren aldiz antolatuko da aurten; eta iazko zifra, 1.000 parte-hartzaile, gainditzea ere espero dute

Lanbide.

Hileko 22tik 25era antolatuko da, eta iazko zifra, 1.000 parte-hartzaile, gainditzea ere espero dute.

 

Iaz lehenengo aldiz antolatu zen Enplegua Sustatzeko Astea, Santurtzin; eta oso harrera ona izan zuen. Udalak, ekimenaren bitartez, «santurtziar langabeen dinamizazioa eta laneratzea bultzatu» nahi izaten zuen. Aurten berriro ere antolatuko da, hileko 22tik 25era, Dorre Etxean. Iazko datuak oso onak dira: ia milako bat pertsona etorri ziren Dorre Etxera, ekitaldi programatuetan parte hartzera. Hori dela eta, Santurtziko Udaletxeak «berriro ere egin du formatu beraren aldeko apustua, eta zenbait egunetan santurtziarrak CVak ematera edo laneko alderdi interesgarriei buruzko galderak egitera etorri ahalko dira».