Argitalpen-data: 2016/10/28

Farmazia, bioteknologia eta gailu medikoen sektoreko hautaketa prozesua IRLANDA

Lanbide.

Farmazia-sektorean espezializatutako “Life Science Consultants”  enplegu-agentziak eta “Lanbide EURES”zerbitzuak hautaketa-prozesu bat antolatu dute, Irlandara joateko interesa duten profesionalak bilatzeko. 

Batez ere, ingeniariak eta industriako beste espezialista batzuk behar dituzte, Farmazian, Bioteknologian eta Gailu medikoen sektorean esperientzia dutenak. Begiratu lanpostu bakoitzerako eskaturiko konpetentziak, ez bakarrik titulazioa. GARRANTZITSUA: NAHITAEZKOA DA INGELES-MAILA ALTUA ETA UNIBERTSITATE-TITULUA IZATEA.

Kontsulta ezazu eskaintzaren deskripzioa, jakiteko ea zure profila ondo egokitzen den eskatzen diren eskakizunetara. Dokumentu honi itsatsita, enpresak une honetan dituen eskaintza batzuk ikusi ahal izango dituzu, baina guztiak –130 plaza libre– ikusteko, begira ezazu web-orrian: www.lsc.ie